Datorren maiatzaren 4ean ospatuko da, Gasteizen, Euskadiko Zikloturismoaren Nazioarteko II. Foroa. Aurrez aurre nahiz onlinean jarraitu ahalko den jardunaldian, goi-mailako profesionalen eskutik ezagutuko dira zikloturismoko produktuen eta helmuga espezializatuen egituraketan, sustapenean eta komunikazioan dauden joerak; estatuko eta nazioarteko beste protagonista batzuekin batera, Flandes izango dugu hizpide.
Zikloturismoa gorabidean dagoen sektorea da. Strava plataforma ezagunak argitaratutako Kirol Urtea 2022 txostenaren ondorioen arabera, Europaren iparraldetik etorritako 2 milioi turistak baino gehiagok bidaiatu zuten penintsulara kirol-motibazioarekin.
Ondo baino hobeto dakigu Euskadin pasioz bizi dugula kirol hori, DNAn dakargula eta berdin-berdin gustatzen zaigula praktikatzea eta jarraitzea. Gainera, aurtengoa, urte berezia izango da Frantziako Tourra hiru egunez Euskadin izango dugulako.
Informazio gehiago: www.euskadibikecountry.eus