Turismo-sektorerako hainbat erakundek emandako prestakuntza interesgarrien bildumaren zati gisa, Basquetour Learning-en «Basquetour formazioak» atalean dagoeneko argitaratzen hasi dira gaitasun digitalen inguruko turismo-prestakuntza espezifiko berrietarako estekak, urte amaieratik aurrera SPRIrekin lankidetzan emandako turismo-sektore publiko zein pribatuarentzat interesgarriak izan daitezkeenak:
Ikastaroetan izena emateko aukera: Basquetour formakuntzak | Basquetour Learning
Turismoaren sektorerako gaitasun digital espezifikoen prestakuntza horiek hiru barnetegi turistikorekin osatzen dira. Horietako bat maiatzaren 24an egingo da, Araban, eta dagoeneko argitaratuta dago. Horietako bi udazkenean ospatzeke daude, eta haien datak eta kokalekuak (bata Gipuzkoan eta bestea Bizkaian) sarbide horretan bertan argitaratuko dira aurrerago.