"The Basque Country and Navarre" gida Bradt Guides argitaletxearen klasiko bat da. Aurten hirugarren edizioa argitaratuko du eta Erresuma Batuko bidaia-giden saririk garrantzitsuena irabazi du.
Merkatu anglosaxoiari zuzendutako argitalpen honek, berriz ere, Murray Stewart idazle eskoziar ospetsuaren luma izango du, Euskadi oso ondo ezagutzen baitu; izan ere, hainbatetan bisitatu du, hainbat turismo-gairi buruzko gidak prestatzeko eta dokumentatzeko.
Oraingo honetan, Bradt Guidesen gida eguneratzeko, Murrayk astebetez bisitatuko ditu hiru lurraldeak, joan den otsailaren 26an Bilbon hasi eta Gasteizen eta Arabako Errioxan jarraitu duen bidaia batean.
Gaurtik aurrera, Gipuzkoara joango da eta bertan, besteak beste, Hondarribia eta Donostia bisitatuko ditu.
Bidaia hau Basquetourrek antolatu du eta eskualde eta hiri guztien laguntza du.