Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Japonian Euskadi Confidential jardunaldietan egindako zozketaren irabazleek Euskadi bisitatu dute
23.11.2026
Japonian Euskadi Confidential jardunaldietan egindako zozketaren irabazleek Euskadi bisitatu dute

Bisitan zehar, helmugako erakargarri turistiko nagusietako batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Joan den martxoan, Euskadi Basque Country Confidential sustapen- eta merkaturatze-jardunaldien baitan Euskadira etortzeko bidaia baten zozketa egin zen Japonian. Zozketa hartako irabazleek Euskadi bisitatu dute berriki, helmugako erakargarri turistiko nagusietako batzuk bertatik bertara ezagutzeko.

Egonaldian zehar, Arabako Errioxa, Bilbo eta Donostia bisitatu dituzte, eta Euskadiren kultura-, paisaia- eta gastronomia-aberastasuna ezagutzeko aukera izan dute, baita nazioarteko merkatuetan helmuga bereizten duten esperientzietako batzuk ere.

Zozketa Basquetour Euskal Turismo Agentziak, Tokioko Espainiako Turismo Bulegoarekin lankidetzan, martxoaren 17tik 19ra Osaka eta Tokion antolatutako jardunaldi profesionaletan egin zen. Jardunaldietan Euskadi Basque Country Confidential produktu-klubeko zortzi euskal turismo-enpresak parte hartu zuten, harrera-agentziak eta ostatu-establezimenduak barne, Euskadiren posizionamendua Japoniako merkatuan indartzeko helburuarekin.

Bidaia zortzi euskal turismo-enpresa horien lankidetzari esker gauzatu ahal izan da; izan ere, guztiek batera lagundu zuten saria osatzen. Ekimen honek agerian uzten du euskal turismo-sektorearen eta Basquetourren konpromiso partekatua Euskadiren nazioarteko sustapena indartzeko eta helmugaren presentzia sendotzeko, bereziki Japonia bezalako merkatu estrategiko batean.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt