Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Japoniako networking jardunaldia Bilbon
21.02.2023
Japoniako networking jardunaldia Bilbon

Bilboko Radisson Collection hotelean networking eta workshop jardunaldia egiten dihardu gaur Japoniako Turismo Bulegoak bere eskaintza aurkezteko eta, bertan, Japoniako bidaia-agenteek eta euskal agentziek parte hartuko dute, baita Turkish Airlines airelinearen ordezkariek ere.

 

Basquetourreko zuzendariak, Daniel Solanak, anfitrioi gisa parte hartu du Espainiako Bidaia Agentzien Konfederazioak (CEAV) laguntzen duen ekitaldian. Solanak Euskadik aurten Japonian egingo dituen jarduerak nabarmendu ditu, Basque Week in Japan ospatuko baita, eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek parte hartuko dute bertan, Asiako merkatuan gure eskaintza ezagutarazteko hainbat esparru ekonomikotan: industria, energía eta turismoa, eta baita, gastronomia eta kultura ere. Gainera, Euskadiko turismotik JATA azokan parte hartuko dugu eta Japoniako kazetari eta bidaia-agentzientzako ezagutza bidaiak antolatuko ditugu.

 

Gaur, eguerdian, Japoniako Turismoak helmugaren eta Turkish Airlines-ek eskaintzen dituen aire-konexioen aurkezpena egingo dute eta, ondoren, euskal eta japoniar fusioko gastronomiaren dastaketa eta networking-a izango dira.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt