Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Irlandako hedabide nagusietako Kazetariak Euskadira iritsi dira
23.03.2023
Irlandako hedabide nagusietako Kazetariak Euskadira iritsi dira

Brittany Ferries itsas-konpainiak bere 50. urteurrena betetzen du eta hori dela-eta, Rosslare-Bilbao ibilbide berria egiten duen itsasontzian, eta hiriburuaren portuan ainguratuta dagoena, ekitaldi bat antolatu du. Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria bertan izan da, besteak beste.

 

Gainera, eta ibilbide berri hau merkatu britaniarrean sustatzeko helburuarekin, Irlandako hedabide nagusietako dozena bat kazetarik gure helmugaren baliabide esanguratsuenak bisitatuko dituzte. Horrela, gaurtik hasi eta igandera arte, bidaia Donostiatik, Arabako Errioxatik eta Bilbotik igaroko da.

 

Brittany Ferries-ek Rosslare-Bilbo ibilbidea iazko azarotik egiten du, gurutzaontzi motako ferry batean, bidaiarien garraiorako, gehien bat.

 

Konpainia bretoiak ibilbide hau 202ko otsailan jarri zuen martxan, baina zama-ibilbide moduan batez ere eta bere arrakasta ikusi ondoren, baita bidaiarien joan-etorrian ere, “Galicia” itsasontziaren eta bidaiarien garraioaren aldeko apustua egin zuen. Itsasontziak 1.015 bidaiari garraio. Ferryak bidaiarien garraioa du helburu, baina zama-ahalmen handia du, eta 2020ko abenduan inauguratu zen. Ontziak 1.015 bidaiari eraman ditzake, ferry soil batek baino gehiago gurutzaointzi baten antza du, eta turistek zeharbideaz ahalik eta gehien gozatzeko diseinatutako instalazioak ditu.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt