Euskadiko promozio ekitaldi handienetako bat izango delakoan, Ganna komunikazio agentzia holandarrak bidaia bat antolatu du Euskadiko txirrindularitza probaren 3 etapak igaroko dituzten ibilbideetan barrena, uztailaren 1ean, 2an eta 3an.
Prentsa bidaia agentziako 3 lagunek egingo dute bizikletaz, larunbatetik hona ibilbideak prestatzen aritu direnak. Gaur, astelehena, Bilbo-Bilbo etapa egingo dute. Bihar Gasteiztik abiatuko dira Donostiara joateko. Eta asteazkenean, Amorebieta-Etxanotik irtengo dira Donostiaraino.
Basquetourrek eta Hagako OETek bidaia antolatzen lagundu dute.