Urteko lehen bilera honekin, Golf Turismoaren Euskal Sareak segmentuaren garapenarekiko konpromisoa berretsi du; horretarako, lankidetza publiko-pribatuaren, espezializazioaren eta sustapen bateratuaren aldeko apustua egin du, balio erantsi handiko tur
Basquetourrek Turismoaren Euskal Agentziak Golf Turismoaren Euskal Sarearen urteko lehen bilera egin du astearte honetan, Mungiako Palacio Urgoiti Hotel-Golfean. Topaketa hori 2026ko proiektua abiarazteko mugarria izan da, eta sektoreko eragileen ordezkaritza zabala bildu du.
Saioan, Basquetourreko Marketin Arloko arduradunak, Lander Imazek, Urteko Operazio Plana aurkeztu du. Plan horretan jasotzen dira Euskadi golf-helmuga gisa sendotzeko aurreikusitako ildo estrategikoak eta ekintza guztiak.
Urte honetarako ekintza plana azaltzeaz gain, bileran garrantzi handiko beste gai batzuk ere jorratu dituzte. Horien artean, nabarmentzekoak dira kirol horren zale diren nazioarteko bidaiariak erakartzeko lehentasunezko merkatuen aurkezpena eta golf-turismoaren euskal elkarte bat sortzeko proiektuaren egoeraren berrikuspena; azken asmo horrek eragileen arteko lankidetza finkatzea eta sektorearen lehiakortasuna indartzea du helburu.
Hitzorduan bederatzi golf-zelaik, hiru turismo-agentzia hartzailek (DMC) eta pitch & putt zelaia duen hotel batek parte hartu dute. Horrek agerian uzten du turismo-produktu honek Euskadin sortzen duen interes eta dinamismo handia.
Golf Turismoaren Euskal Sarea
Golf Turismoaren Euskal Sarea 16 eragilek osatutako lan-taldea da. Kideen artean, honako hauek daude: 12 golf-zelai, 3 DMC (Destination Management Company) edo agentzia hartzaile, Golfeko Euskal Federazioa eta Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia.
Urteko ekintza-plan operatibo baten bidez, lan-talde honek helburu nagusi hauek ditu:
Golf-turismoaren egungo testuingurua Euskadin
Euskadiko golf-turismoari buruzko azken azterlanak segmentu honen garrantzia azpimarratzen du. Datuen arabera, motibazio nagusia golfean aritzea duten turisten gastua 27 milioi eurokoa da, eta guztira 6.334 bisitari erregistratu dira. Horrek esan nahi du bisitari bakoitzak, batez beste, 4.262,70 €-ko gastua egiten duela; zifra hori bisitari orokorraren batez bestekoa baino askoz handiagoa da, eta profil honek helmugari ematen dion balio erantsi handia islatzen du.
Portaera horrek golf-turismoa produktu estrategiko bihurtzen du, desestazionalizatzeko, nazioarteko merkatuak erakartzeko eta zuzeneko inpaktu ekonomiko esanguratsua sortzeko duen gaitasunagatik