Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Gaur hasiko da "Meet Basque Country" ekimenaren 3. edizioa, Euskadiko turismoa merkaturatzeko ekitaldirik handiena
02.10.2023
Gaur hasiko da "Meet Basque Country" ekimenaren 3. edizioa, Euskadiko turismoa merkaturatzeko ekitaldirik handiena

Euskadin, gaurtik aurrera eta aste osoan zehar, "Meet Basque Country" euskal turismoa merkaturatzeko ekitaldirik handiena egingo da. Bertan, munduko 17 herrialdetako 58 touroperadore bilduko dira:Espaina, EB, Alemania, Portugal, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Irlanda, Italia, Finlandia, Suedia, Polonia, Maroko, Japonia, Argentina, Brasil, EE.BB.

 

Basquetourrek, Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentziak antolatuta, "Meet Basque Country" bere hirugarren edizioa ospatuko du, touroperadoreek eta euskal sektoreak 2015ean eta 2016an izandako parte-hartze arrakastaren eta gogobetetze-mailaren ondoren.

 

"Meet Basque Country"-ren helburua da hainbat merkatutako touroperadoreak ekitaldi handi batean biltzea, helmuga eta eskaintza ezagut ditzaten, eta sektoreko euskal enpresekin merkataritza-harremanak ezar ditzaten, Euskadin bisitatzeko edo ekitaldiak eta kongresuak egiteko interesa duten pertsonak beren herrialdeetan sustatzeko eta merkaturatzeko.

 

Horretarako, Basquetourrek ad hoc programa zabala eta zehatza prestatu du touroperadoreen interesetarako, eta aldi berean hainbat gairi buruzko bisitak antolatu ditu Euskadin: Touring, MICE, Confidential (premium), Natura, Zikloturismoa eta Gastronomia. Bisita hauek gaur bertan hasiko dira eta aste osoan zehar egingo dira. Familiarizazio-bidaia horietako bakoitza euskal DMC batek kudeatuko du.

 

Gainera, 3 ekitaldi berezi egingo dira hiriburu bakoitzean. Lehena, bihar, hilak 3, arratsaldez, Donostiako Aquariumean izango da, eta ongietorri ekitaldi bat izango da. Bertan, gonbidatutako turoperadoreei helmuga aurkeztuko zaie, oso modu bisual eta errazean, eta euskal produktu gastronomikoen dastaketa eskainiko zaie. Hilaren 4ean, Gasteizen txanda izango da, erakustaldi kultural eta gastronomikoekin. Eta ostiralean, urriak 6, workshop handia egingo da, B2B bilera komertzialekin, Bilboko Iberdrola Dorrean, eta 125 euskal enpresa eta erakunde turistikok hartuko dute parte.

 

Behin lan-jardunaldi hori amaituta, turoperadoreetako batzuek amaitutzat emango dute bidaia, eta gainerakoek igandera arte jarraituko dute Euskadin, helmugako beste leku turistiko batzuk zeharkatuko dituen famtrip batekin, astean zehar bisitatutakoak ez direnak.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt