Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Gasteizek HTA Sareko Kudeatzaileen VIII. Topaketa hartuko du
01.06.2026
Gasteizek HTA Sareko Kudeatzaileen VIII. Topaketa hartuko du

Inaugurazio-ekitaldian Jakes Aguirrezabal sailburuordeak parte hartu du, eta, horrez gain, arratsaldeko lehen mahaian Basquetourreko zuzendari nagusi Daniel Solanak esku hartu du.

Vitoria-Gasteizek gaurtik aurrera hartuko du Helmuga Turistiko Adimendunen (HTA) Sareko Kudeatzaileen VIII. Topaketa. Estatuko erreferentziazko hitzordu horrek turismo-arloko profesionalak, erakundeetako arduradunak eta adituak biltzen ditu, ezagutzak zein jardunbide egokiak partekatzeko eta helmugen eraldaketa adimendunean aurrera egiteko.

Biltzarra ekainaren 1etik 3ra egingo da Arabako hiriburuan, eta Euskadi zein Vitoria-Gasteiz HTA ereduaren erdigune bilakatuko ditu, jasangarritasunaren, berrikuntzaren eta turismo-gobernantzaren inguruko esperientzien trukea bultzatuz.

Inaugurazio-ekitaldian turismo-arloko agintari nabarmenek parte hartu dute; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuorde Jakes Aguirrezabalek. Bere hitzaldian, Euskadik eredu turistiko adimendunago, jasangarriago eta lehiakorrago batekin duen konpromisoa azpimarratu du.

Irekiera instituzionalean, halaber, SEGITTUReko, Estatuko Administrazio Orokorreko, Arabako Foru Aldundiko eta Vitoria-Gasteizko Udaleko ordezkariak elkartu dira; horrek agerian uzten du erakundeen arteko lankidetza, HTA ereduaren garapenean aurrera egiteko.

Topaketaren barruan, Basquetourreko zuzendari nagusi Daniel Solanak arratsaldeko lehen mahai-inguruan parte hartu du, jasangarritasunaren ikuspegi integrala ardatz hartuta.

"Jasangarritasuna ez da ingurumenekoa soilik" izenburupean, saio horrek turismo-jasangarritasuna zeharkakotasunez ulertzeko beharra jorratu du, dimentsio sozialak, ekonomikoak eta gobernantzakoak txertatuz, helmugen etorkizunerako gako gisa.

Hiru egunez, topaketak hitzaldiak, eztabaida-mahaiak eta dinamika parte-hartzaileak eskainiko dituzte, turismoaren egungo erronkak aztertzeko eta helmugen lehiakortasuna indartuko duten irtenbide berritzaileak identifikatzeko.

Edizio berri honekin, HTA Sareko Kudeatzaileen Topaketak foro estrategiko gisa duen eginkizuna sendotzen du, lurraldearen nahiz herritarren beharrekin lerrokatuagoa dagoen turismo adimendunagoa eta jasangarriagoa bultzatzeko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt