Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Ezagutu HTA Campusa: HTA Sareko helmugentzako prestakuntza-ingurune berria  
16.03.2026
Ezagutu HTA Campusa: HTA Sareko helmugentzako prestakuntza-ingurune berria  

HTA Campusa Anfitriones turismo-prestakuntzako programa publikoaren baitan topa dezakegu, eta bi helbururekin sortu da: prestakuntzarako sarbidea erraztea; eta helmugei eredu berritzaile, jasangarri eta adimendunagoetarako trantsizioan laguntzea.

HTA Campusa prestakuntza-gune berria da, Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko kide diren helmugei gaitasunak garatzen eta kudeaketa turistikoa hobetzen laguntzeko diseinatua. Euskadin, HTA Sareak gaur egun 21 helmuga turistiko ditu atxikita, eta beste 4 txertatze-prozesuan daude. 

Ingurune berri honek doako prestakuntza ziurtatua jartzen du helmugen eskura, Turismoko Estatu Idazkaritzak SEGITTURen bidez bultzatutako HTA Ereduaren ezarpenari eta finkapenari laguntzeko; izan ere, eredu horixe da sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko erreferentzia-esparrua. Euskadin, aldiz, Basquetourrek gidatzen du metodologiaren ezarpena; dagoeneko 20 euskal helmugak dute HTA bereizgarria, eta beste 5 hura lortzeko prozesuan daude.

HTA Campusa Anfitriones izeneko turismo-prestakuntzako programa publikoaren baitan topa dezakegu. Campus Irekiak sektoreko profesionalentzat prestakuntza eskaintzen jarraitzen duen bitartean, HTA Sarean integratutako helmugek ingurune espezifiko bat dute orain, helmuga turistiko adimendun gisa dituzten beharretara egokitua.

HTA eredua bultzatzeko diseinatutako ingurunea

HTA Campusa bi helbururekin sortu da: batetik, prestakuntzarako sarbidea erraztea; eta, bestetik, helmugei eredu berritzaile, jasangarri eta adimendunagoetarako trantsizioan laguntzea. Ezaugarri nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • HTA Sareko kideentzako prestakuntza esklusiboa: Helmuga turistiko adimendunen erronkei erantzuteko bereziki diseinatutako edukiak.
  • Prestakuntza ziurtatua eta malgua: Norbere erritmoan aurrera egiteko eta ziurtagiri ofiziala lortzeko aukera ematen duten online prestakuntza-ekintzak.
  • Ikaskuntza-plataforma berria: Edukietarako sarbidea errazten eta prestakuntza-esperientzia hobetzen duen ingurune intuitibo eta dinamikoagoa.

Izen-ematea zabalik

HTA Campuseko lehen prestakuntza-ekintzak eskuragarri daude dagoeneko. Eman izena hemen: Anfitriones / DTI Campusa

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt