Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik turismo-irisgarritasunaren arloan duen esperientzia partekatu du Turismo Irisgarriaren V.Nazioarteko Kongresuan
17.11.2026
Euskadik turismo-irisgarritasunaren arloan duen esperientzia partekatu du Turismo Irisgarriaren V.Nazioarteko Kongresuan

Daniel Solana Alonso Basquetorreko zuzendari nagusiak turismo-enpresen eraldaketan irisgarritasuna txertatzeko estrategiari, haren neurketari eta eraginari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Turismo Irisgarriaren V. Nazioarteko Kongresuan  parte hartu du. Biltzarra azaroaren 16an eta 17an egin da Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatuta. Ekitaldiak pertsona guztiek turismo-esperientzia baldintza berdinetan eskuratu eta hartaz gozatu ahal izatea bermatuko duen turismo-eredua sustatzea du helburu nagusi. Administrazio publikoetako, turismo-enpresetako,  desgaitasunaren arloan diharduten erakundeetako ordezkariak eta turismo irisgarriarekin lotutako eragileak bildu dira bertara.

Ekimenaren baitan, Basquetourreko zuzendari nagusi Daniel Solana Alonsok «Estrategia, neurketa eta inpaktua: nola integratu irisgarritasuna turismo-enpresen eraldaketan» izeneko mahai-inguruan esku hartu du. Harekin batera, honako hauek ere aritu dira solasaldian: Asunción Fernández-Villarán, Deustuko Unibertsitatetik;  Cristina Llagostera, Kataluniako Turismo Iraunkortasun eta Eraldaketa Unitateko Gizarte Iraunkortasunaren koordinatzailea, eta José Manuel Camarero, Valentziako Erkidegoko Turismo Eskualdeko idazkaria.  Saioan aztertu da nola txertatu irisgarritasuna turismo-erakundeen kudeaketan, eta nola hartu kontuan barne-prozesuetan, prestakuntzan, erabakiak hartzean eta emaitzak ebaluatzeko sistemetan.

Bere agerraldian, Solanak Euskadin turismo-kudeaketaren ereduan irisgarritasuna txertatzeko egindako lana nabarmendu du. Horretarako, enpresak eta helmugak sentsibilizatzeko, prestatzeko eta laguntzeko tresnak baliatu direla azaldu du.

Era berean, irisgarritasuna kalitatearen eta lehiakortasunaren aldeko inbertsio gisa ulertu behar dela defendatu du, erabiltzaile guztien esperientzia hobetzeko eta turismo-sektore osoari balioa emateko gai baita.

 

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt