Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik IBTM World azokan parte hartu du, euskal MICE sektorearen ordezkaritza zabalarekin
19.11.2026
Euskadik IBTM World azokan parte hartu du, euskal MICE sektorearen ordezkaritza zabalarekin

Bartzelonan gaur amaitzen den nazioarteko azokak euskal MICE sektorearen ordezkaritza zabala bildu du, 39 enpresa eta erakunde espezializaturekin.

Euskadi IBTM World azokan izan berri da, bileren, kongresuen, konbentzioen, pizgarri-bidaien eta ekitaldi profesionalen (MICE) nazioarteko sektoreko hitzordu nagusietako batean. 

IBTM World azokak, urtero, mundu osoan bilerak eta ekitaldiak antolatzen dituen industriako milaka profesional biltzen ditu. Azoka hau erreferentziazko topagunea da nazioarteko erosleekin harremanak sendotzeko, negozio-aukerak identifikatzeko eta helmuga zein enpresa espezializatuen eskaintza nazioartean ezagutarazteko.

Basquetour Turismoaren Euskal Turismo Agentziaren eskutik, guztira 39 euskal enpresa eta erakundek parte hartu dute azokan, Euskadiren eskaintza nazioarteko merkatu nagusietako erosle, ekitaldi-antolatzaile eta profesionalen aurrean aurkezteko.

Euskal ordezkaritzak MICE turismoaren balio-kate osoa hartzen duen eskaintza zabala eta espezializatua eraman du jendaurrera Bartzelonan. Parte-hartzaileen artean izan dira convention bureauak, kongresu-jauregiak, azoka-barrutiak, hotelak, harrera-enpresak, pizgarri-bidaien eta ekitaldien antolaketan espezializatutako agentziak, eta gastronomiari, ardoari, kulturari eta naturari lotutako esperientzia berezien hornitzaileak.

Euskadik IBTM World azokan izan duen presentziari esker, helmugaren eskaintza modu bateratuan erakutsi ahal izan da. Turismo-jarduerarentzat estrategikoa da MICE segmentua; izan ere, bileren eta ekitaldien arloak gaitasun handia du jarduera ekonomikoa sortzeko, balio erantsi handiko bisitariak erakartzeko eta turismo-eskariaren urtarokotasuna leuntzen laguntzeko.

Parte-hartze honen bidez, Euskadik berretsi egiten du MICE turismoaren aldeko apustua, lehen mailako azpiegiturak, espezializazio handiko enpresa-sarea eta benetako esperientziak uztartzen dituen eskaintza sustatuz, nazioarteko kongresu, bilera eta pizgarri-bidaiei balio erantsia emateko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt