Zikloturismo hitzorduan parte hartzeak aukera eman du Euskadiko eskaintzaren aniztasuna ezagutarazteko, bai sektoreko profesionalei, bai lurraldea bizikletaz ezagutu nahi duten bisitariei.
Euskadik Pedal Spain azokan parte hartu berri du azaroaren 6tik 8ra, bere zikloturismo-eskaintza zabala eta askotarikoa ezagutarazteko stand batekin.
Topaketan, Euskadiko txokoan lurraldea bizikletaz ezagutzeko hainbat proposamen mahaigaineratu dira. Bide berdeek, errepideko eta gravel modalitateko ibilbideek eta mendiko bizikletaz egiteko ibilbideek osatzen dute Euskadiko paisaiak, herriak eta naturguneak ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza. Esperientzia horiek txirrindularien profil eta beharretara egokituta daude.
Euskadirena, halaber, enpresekin, sektoreko profesionalekin eta publiko orokorrarekin elkartzeko gunea izan da. Bertaratutakoek zikloturismoarekin lotutako ibilbide, baliabide, zerbitzu espezializatu eta esperientziei buruzko informazioa jaso ahal izan dute. Horrez gain, Euskadi bizikletaz ezagutzeko aukerei buruzko zalantzak zuzenean argitu ahal izan dituzte.
Pedal Spain azokan parte hartzeak Euskadiko zikloturismo-eskaintza sektoreko profesionalei eta publiko orokorrari hurbiltzeko aukera eman du, baita hiru lurralde historikoek bizikletaz ibiltzeko eskaintzen duten proposamen-aniztasuna erakustekoa ere.
