Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi turismo-sektorearen networking-eko munduko ekitaldi nagusian izan da Parisen
17.03.2023
Euskadi turismo-sektorearen networking-eko munduko ekitaldi nagusian izan da Parisen

Asteazken honetan, martxoaren 15ean, Euskadi IMMren (“L’International Media Marketplace”) 5. edizioan izan zen lehen aldiz Parisen, Frantziako prentsaren harreman-sarea zabaltzeko eta atzerriko emisio-merkatu nagusian ikusgarritasuna indartzeko.

 

TravMediak antolatuta, turismoaren sektoreko networking-aren munduko ekitaldi nagusia da, eta turismo-profesionalek prentsa idatziko, online, irrati eta telebistako kazetariekin, blogariekin eta goi-mailako influencer-ekin harremanak izatea ahalbidetzen du.

 

Gune babestuetan zeharreko mendi-ibiliak, gure kulturan eta tradizioetan sakontzea, eskaintza eno-gastronomikoa, autoz egindako ibilbideak, haien benetakotasuna ezagutzeko ezagunenetatik kanpo, eta diseinua eta arkitektura dira gairik eskatuenak. Premiumaren produktuak, Euskadi Confidential izenekoak, oso harrera ona izan zuen turismo-enpresen esperientzien egituraketagatik eta profesionaltasunagatik.

 

Egun hori, garraioen grebak markatuta egon arren, non hedabide batzuk ezin izan ziren bertaratu, oso positiboa izan zen, 20 bilera inguru egin baitziren. Oro har, nahiz eta batzuek Euskadiko zenbait txoko ezagutzen zituzten, liluratuta agertu ziren erakutsitako produktuen tematizazioarekin, eta interes handia agertu zuten helmuga bisitatzeko eta, horrela, Frantziako publikoari gehiago eta hobeto azaltzeko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt