Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi Sevillako Emotions Travel Community azokan
06.06.2023
Euskadi Sevillako Emotions Travel Community azokan

Emotions Travel Community premium-turismoko eta luxuzko azoka joan den igandean inauguratu zen Sevillan, 40 herrialdetako nazioarteko 370 bidaia-agenterekin (180 erakusketari eta 190 erosle). Azokaren laugarren edizioak Andaluziako hiriburua finkatu du Europako egoitza bakar gisa.

 

Azoka honen jatorria Buenos Airesen dago. Gaur egun, topaketa hau segmentu honetako garrantzitsuena da Latinoamerikan. Luxu berriaren kontzeptuan oinarritutako bidaia-esperientzia guztietan espezializatzea eta ezagutu eta aurkitu beharreko joera eta produktu ugari eskaintzea du helburu.

 

Ekitaldi profesionalak bihar, asteazkena, arte iraungo du, eta Euskadik bere premium eskaintzarekin parte hartzen du, "Euskadi Confidential" izenarekin ezaguna.

 

Euskadiren eskaintza gero eta zorrotzagoa den bidaiari baten beharrak asetzera bideratuta dago, zerbitzu erabat pertsonalizatuak bilatzen ditu eta helmugaz gozatu nahi du bakar eta berezi sentiarazten duten jarduerak eginez. Ildo horretan, premium bezeroarentzako zerbitzu agentzia esklusiboak biltzen ditu gidak, baita bidaiari mota bakoitzarentzako nahierako esperientzia batzuk ere: kulturalak eta museistikoak, gastronomikoak, kirolekoak, ongizatekoak edo naturakoak.

 

Igandeko inaugurazio-jardunaldiaren ondoren, atzo hasi ziren Nabigazioaren Pabilioiko lan-saioak. Bertan, nazioarteko 40 merkatutako gama altuko produktuetan espezializatutako 370 agente inguru biltzen dira. Guztira, 7.850 hitzordu programatu dira ekitaldiaren lau egunetan.

 

Edizio honetan 190 eroslek hartuko dute parte, besteak beste, Argentina, Alemania, Australia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Zipre, Danimarka, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, India, Irlanda, Israel, Italia, Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Paraguai, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Suedia, Suitza, Turkia, Ukraina, UAE, Uzbekistan eta Venezuelatik etorritakoak, besteak beste. Baita,Austria, Belgika, Kroazia, Zipre, Espainia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, Irlanda, Italia, Norvegia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua, Suedia, Suitza eta Turkiatik etorritako 180 erakusketari ere.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt