Gastronomia, kultura eta natura izan dira, batez ere, elkarrizketen ardatz nagusiak, LGTBIQ+ turismorako berariazko eskaintzarekin batera; izan ere, segmentu horrek presentzia sendoa du Erresuma Batuko merkatuan.
Euskadi Basque Countryk martxoaren 4an eta 5ean Bristolen eta Birminghamen egindako sustapen roadshow batean parte hartu du, merkatu britainiarreko bidaia-agenteei zuzendua.
Jardunaldiak Bristoleko Dirty Martini Cocktail Bar eta Birminghameko The Waters Edge guneetan egin ziren. Topaketen formatuak networkinga eta esperientzia-proposamen bat uztartu zituen: bertaratutakoek zuzeneko musikaz eta afariaz gozatu zuten, eta erakusketariek, berriz, bilera-mahaiak izan zituzten euren helmugak bidaia-agenteei aurkezteko, saio labur eta dinamikoetan.
Guztira, bi egunetan zehar 75 bidaia-agente inguru bildu zituen roadshowak (30 bat Bristolen eta 45 inguru Birminghamen); agente horiek, batez ere, aisialdiko turismora bideratutako profila zuten.
Euskadik interes nabarmena piztu zuen parte-hartzaileen artean, bai helmuga lehendik ezagutzen zutenen artean, bai lehen aldiz deskubritzen ari zirenen artean. Gastronomia, kultura eta natura izan ziren elkarrizketa gehienen ardatza; horrez gain, helmugak LGTBIQ+ turismorako duen eskaintza ere nabarmendu zen, segmentu horrek oso presentzia aktiboa baitu Erresuma Batuko merkatuan.