Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi aurten ere "Connect", aire-konektibitatearen ekitaldira joango da, Tangerren
22.02.2023
Euskadi aurten ere "Connect", aire-konektibitatearen ekitaldira joango da, Tangerren

Gaur hasi eta ostirala bitartean, Basquetourrek,  “Routes”-en atzetik, Europako aire-konektibitateko bigarren ekitaldi garrantzitsuenean parte hartuko du, tamaina ertaineko aireportuetara zuzendutako ekitaldian.

 

Turismoaren Euskal Agentzia aurten ere Gasteizko eta Bilboko aireportuak sustatzeko elkarteekin, VIArekin eta Bilbao Air-ekin, joan da, iaz Filandian lehen aldiz izan ondoren.

 

Ekitaldian zehar, Turismoaren Euskal Agentziak bilerak egingo ditu konektibitatearen munduarekin zerikusia duten airelineekin, helmugekin eta hornitzaileekin. Gainera, aurten Euskadik helmuga turistiko gisa duen estrategia eta konpainiek euskal aireportuekin konektatzearen aldeko apustua egin dezaten, bere erakargarriak  antolatzaileen kontatuen artean ezagutaraziko dira, aipatutako sustapen elkarteekin eta Basquetourrekin egindako elkarrizketen bidez.

 

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt