Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
ENFOKATURek Euskadiko turismo-industriaren jarduera ekonomikoen kuantifikazioa argitaratu berri du
26.10.2026
ENFOKATURek Euskadiko turismo-industriaren jarduera ekonomikoen kuantifikazioa argitaratu berri du

ENFOKATUR Euskadiko Turismo Behatokiak Euskadiko turismo-industriaren jarduera ekonomikoen kuantifikazioa. 2025. urtea azterlana argitaratu berri du. Txostenak Euskadiko turismoari lotutako enpresa-sarearen tamaina eta bilakaera ezagutzeko aukera ematen du, eta sektoreko plangintzarako nahiz erabakiak hartzeko baliagarriak diren datuak eta analisiak eskaintzen ditu. 

Azterlana Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioaren (ZuzAE) datuetan oinarrituta egin da, eta 2008az geroztik turismoarekin lotutako jarduera ekonomikoen bilakaera jasotzen du. Era berean, euskal turismo-industria osatzen duten sektoreen ikuspegi xehea eskaintzen du. 

Emaitzen arabera, Euskadiko turismo-industriari lotutako establezimenduen kopurua 22.411era iritsi da 2025ean. Horrenbestez, %0,5eko urte arteko hazkundea erregistratu da, eta jarduera ekonomiko horiek laugarren urtez jarraian hazi dira.

Datu aipagarrienen artean, bidaia-agentzien eta turismo-operadoreen hazkundea nabarmentzen da; izan ere, jarduera horiek %4,3 hazi dira. Halaber, ostatu-zerbitzuek bilakaera positiboa izan dute berriro, eta aurreko urtearen aldean %2,0ko hazkundea erregistratu dute. Bestalde, kirol- eta jolas-jarduerek eta kultura-industriak Euskadiko turismo-eskaintzaren barruan duten pisua indartzen jarraitu dute. 

Txostenak Euskadiko turismo-jomuga nagusien lurralde-azterketa ere jasotzen du, eta jomuga bakoitzaren bilakaera eta espezializazio-maila identifikatzeko aukera ematen du. 

Emaitzak kontsultagai daude bai txosten osoan, bai SIT Euskadi - Euskadiko Turismo Inteligentziaren Sisteman eskuragarri dagoen datu-bisore interaktiboan. Tresna horrek datuak eremu geografikoen eta jarduera-tipologien arabera kontsultatu eta bistaratzea errazten du. 

Kontsultatu azterlan osoa eta datuen panel interaktiboa ENFOKATURen.webgunean.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt