Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
ECOTRANS Turismo Jasangarriaren Europako Sarearen Batzar Nagusia
27.11.2026
ECOTRANS Turismo Jasangarriaren Europako Sarearen Batzar Nagusia

Gaur, Vienan, ECOTRANS Turismo Jasangarriaren Europako Sarearen Urteko Batzar Nagusia egin da, formatu hibridoan. Topaketak sare horretako kide diren sektoreko eragile nagusiak bildu ditu.

Bileran, urteko jarduera- eta finantza-txostenak aurkeztu dira, eta mahai-inguru batean jorratu dira etorkizuneko erronka nagusiak eta 2027ra begirako ibilbide-orria.

Nazioarteko topaketa honetan, beste behin ere, Basquetourrek Euskadin Turismo Arduratsuaren arloan egindako aurrerapenak ezagutzera emateko aukera izan du, eta, horren bidez, Europako mailan turismo etiko eta berritzailearen alde duen konpromisoa indartu du.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt