Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Digitalizazio eta inklusioari buruzko ikastaroak Basquetour Learning-en azaro honetan
06.11.2023
Digitalizazio eta inklusioari buruzko ikastaroak Basquetour Learning-en azaro honetan

Basquetour Learning-ek ikastaro gehiago eskainiko dizkio euskal turismo-sektoreari azaroan, digitalizazioari eta inklusioari buruzkoak batez ere. Horietako batzuk turismoari buruzkoak dira eta beste batzuk orokorragoak, eta online edo aurrez aurre emango dira.

 

Gaitasun digitalei buruzko ikastaroei dagokienez, turismoari buruzkoak nabarmendu behar dira. Horrela, hilaren 13an barnetegi teknologiko bat egingo da Urgoiti Jauregian eta 29an omnikanalitateari buruzko beste bat emango da, online sustapena eta tradizionala elkarrekin nola egin jakiteko.

 

Era berean, ikastaro orokorrak emango dira. Hilaren 21ean, webinar zoom bat egingo da "chat GPT" tresnari, haren aukerei, arriskuei eta jardunbide egokiei buruz. Eta 10ean, adimen artifizialeko tresnekin irudiak sortzeari buruzko beste bat.

 

Bestalde, marketin digitalari buruzko ikastaroak izango dira: diseinu grafikoa CANVArekin, e-mailinga nola egin mailchimp bidez, bezeroarekin komunikatzeko estrategiak, tresnak eta aplikazioak, webgune bat kokatzeko eman beharreko lehen urratsak, bezeroak nola kudeatu, harremanak eta negozio-aukerak, nola monitorizatu webgune bat, sare sozialetarako bideo-editajea, blog korporatiboak eta bideo-marketina.

 

Negozio baten produktibitatea hobetzeko ikastaroak ere eskainiko dira, besteak beste, google drive, calendar, trello, microsoft teams, office 365 eta kontrol-panelen bidez.

 

Zibersegurtasuna izango da ikastaroak emango direneko beste alderdietako bat, eta zehazkiago, Ticket Bairi, datu pertsonalen babesari, jardunbide egokiei eta zibersegurtasunari buruzko adibide praktikoei buruz eta web orri bat legez prestatzeari buruz.

 

Azkenik, sare sozialen kudeaketari buruzko ikastaroak egongo dira marka baten aintzatespena eta negozio baten audientzia handitzeko: instagram eta facebook.

 

Eta inklusioari eta osasun- eta gizarte-trantsizioari dagokienez, prestakuntza bat eskainiko da ekitate-arbitrajeari buruz eta beste bat turismo-sektorean euskara sustatzeari buruz, biak online.

 

Informazio zehatzagoa eta izena emateko datak eta moduak Basquetourren webguneko Basquetour Learning atalean daude argitaratuta. Bai Agentziak antolatutakoak: Basquetour formakuntzak | Basquetour Learning, bai beste erakunde batzuenak: Bestelako formakuntzak | Basquetour Learning

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt