Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetourrek "Bilbao Bizkaia Harro"rekin kolaboratzen du aurten ere
09.06.2023
Basquetourrek "Bilbao Bizkaia Harro"rekin kolaboratzen du aurten ere

Basquetourreko zuzendariak, Daniel Solanak, “Bilbao Bizkaia Harro 2023” programazioaren aurkezpenean parte hartu zuen atzo. Sexu afektiboaren aniztasuna eta herritarren elkartasuna LGTBI pertsonen alde ospatzen duen ekitaldia da, Bizkaian.

 

Horrela, ekainaren 16tik 29ra bitartean “Bilbao Bizkaia Harro” LGBTI+ Harrotasun Egunaren inguruko musika emanaldiz, tailerrez, jardunaldiz eta topaketaz betetako programa zabala izango da. Gizarte-, arte-, kultura-, kirol- eta sentsibilizazio-jarduerak biltzen dituen programazioa.

 

Ekainaren 16tik 19ra bitartean Bilbon antolatutako jarduerak izango dira, eta 24an eta 25ean Bilbao Bizkaia Harro Lekeitio, Plentzia eta Santurtzira joango da.

 

Aipagarrienen artean:

  • HARROmusic. Kontzertuak: Soraya, Asier Bilbao, Bingo show, Tolín, Yogurinha Borova Party Gaua, Las Fellini, Las Kinder Girls, Kai Nakai, Gala Drag.

  • HARROfun, aerobik eta swing klaseekin, LGBTI giza banderarekin, nagusientzako jokoekin, batukadekin, eta jada tradizionala den Ur Parade, itsasontzien desfilea itsasadarrean.

  • HARROkids: tailerrak, showak eta haurrentzako jolasak

  • HARROscience, LGBTIri buruzko jardunaldiak kirolean eta Harrotasuna zientzian.

  • HARROculture, film laburrekin, bisita gidatuekin, antzerki

  • HARRObasque, bertso saioak, herri kiroletako gynkanak takoiekin, txakolin-dastatzeak, kalejirak, datza, arrauna eta abar.

 

Hausnarketarako gunearen bi saio ere egingo dira: “Etorkizuna asmatuz”, etorkizuneko erronkei eta Bizkaiaren eraikuntzari buruzko ideien eta iritzien trukea sortzeko topaketa, kolektiboaren ikuspegitik. Lehenengo saioa ekainaren 17an, ostirala, izango da Bilboko Areatzan, eta bigarrena, ekainaren 25ean, Lekeition.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt