Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetourrek "Basque Events" en irudi berria aurkeztu du BECen
07.11.2023
Basquetourrek "Basque Events" en irudi berria aurkeztu du BECen

Joan den ostiralean, “Basque Events”, Turismoaren Euskal Agentziak sortutako ekitaldi profesionaletarako zerbitzu eta azpiegituren plataformaren irudi berria aurkeztu zen BECen. Aurkezpena Basquetourrek antolatutako MICE´ko workshop batean egin zen. Guztira 74 erakundek hartu zuten parte, “Basque Events”-eko enpresen eta tokiko ekitaldien antolatzaileen arteko 238 hitzalditan.

 

“Basque Events” plataformak, irudi berriaz gain, funtzionalitate berriak eta enpresa gehiago biltzen ditu, eta Euskadik MICE helmuga gisa duen eskaintza guztia ezagutarazi nahi du. Tresna hori, eguneratzeari esker, argiagoa eta moldakorragoa da erabiltzailearentzat.

 

Jardunaldia “Celebra!” azokaren barruan ospatu zen, Bilbao Exhibition Centre-n. Bertan, ekitaldi pertsonalak antolatzen dituzten profesionalak bildu ziren, hala nola ezkontzak, urteurrenak, bataioak, etab.

 

“Basque Events” plataforma Basquetourren webgunean aurki dezakezu: www.basque-events.eus/eu edo www.basque-events.com/eu

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt