Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
"Basquetour Learning"-en "Ekitatezko Arbitrajea" formakuntza berria
04.12.2023
"Basquetour Learning"-en "Ekitatezko Arbitrajea" formakuntza berria

Euskadiko turismo-erakundeen etengabeko hobekuntzan laguntzeko asmoz, Basquetourrek “Basquetour Learning”-eko atalean prestakuntza berri bat argitaratu du, "Ekitatezko Arbitrajea”-ri buruzkoa. Abenduaren 13an emango den ikastaro honen helburua Ekitateko Arbitrajea zer den azaltzea da; kontratu bat sinatu duten bi alderdi bete behar den moduarekin ados jartzen ez direnean edo euren artean gatazka bat sortzen denean, epaitegiaren alternatiba bat dagoela jakinaraztea. Aukera hori Ekitate Arbitrajea da, irtenbide lagunkoiagoa eta doanekoa.

 

Prestakuntza hauekin, Euskadiko turismoaren kode etikoaren programan parte hartzen duten erakundeei zein parte hartzen ez dutenei kodeak proposatzen dituen printzipioetan aurrera egiteko aukera eman nahi zaie. Horrela, Euskadiko turismo-eragile guztiek eguneroko jardunean erantzukizuna eta jasangarritasuna sustatzeko, errespetuz eta elkar ulertuz.

 

Ikastaroetan izena emateko sarbidea: Basquetour formakuntzak | Basquetour Learning

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt