Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetour eta adimendun bihurtzeko lan egingo duten Euskadiko 5 helmuga berrien arteko lehen bilera
14.11.2023
Basquetour eta adimendun bihurtzeko lan egingo duten Euskadiko 5 helmuga berrien arteko lehen bilera

Enkarterri-Meatzealde eta Portugalete, Bizkaian, Tolosaldea eta Debabarrena, Gipuzkoan eta Arabako Lautada, Araban, dira udazken honetan Euskadiko bost helmuga turistiko adimendun bihurtzeko lanean hasiko direnak, HTA metodologiaren arabera.

Metodologia hori Estatuko Turismo Idazkaritzaren eskutik sortu zen. Idazkaritza horrek kudeatzaile eta sustatzaile lanak egiten ditu Estatuan, eta Euskadin, Basquetour da 2018tik euskal helmuga turistikoak adimendun bihurtzea bultzatzen duen erakunde publikoa, modu jasangarrian hazteko, Euskadi bikaintasuneko helmuga espezializatu gisa sendotu dadin, 2030eko Euskal Turismo Estrategiak jasotzen duen bezala.

Gaur goizean, Basquetourreko berrikuntza-taldeak, Daniel Solana zuzendaria buru duela, lehen bilera bat izan du bost helmuga berri horien kudeatzaileekin, munduan aitzindaria den metodologia hori azaltzeko.

Sistema honen ardatza da teknologia berriak eta berrikuntza lan-prozesuetan sartzea, betiere iraunkortasunaren eta irisgarritasunaren helburuen zerbitzura, eraginkortasuna, gardentasuna eta parte-hartzea bilatzen dituen gobernantza-eredu batean.

Programaren helburua da helmugei etengabeko hobekuntzarako prozesua erraztea eta epe luzean eta alderdi guztietan (sozio-kulturala, ingurumena eta ekonomikoa) turismo-eredu iraunkorra garatzea ahalbidetuko duen tresna bat ematea.

SEGITTURek, kudeatzailea izateaz gain, abian jartzetik eratorritako hainbat proiekturen bidez balioa sortzea du helburu, hala nola Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea (HTA Sarea).

Euskadin, 5 dira sare honen euskal helmugak: Donostia, Vitoria-Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe; eta beste 5 dagoeneko azken prozesuan daude: Bidasoa, Bilbo, Debagoiena, Getxo eta Arabako Ibarrak.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt