Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
700 erakundek berretsi dute Euskadiko turismo-etikarekiko konpromisoa 2023an
13.12.2023
700 erakundek berretsi dute Euskadiko turismo-etikarekiko konpromisoa 2023an

700 euskal erakundek, publikoak eta pribatuak, bukatu dute Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa euren egunerokotasunean ezartzeko prozesua. Horietatik, 98 urtearen hasieran sartu berriak dira eta gainontzeko 602ak berriz, aurreko edizioetan sartutakoak baina aurten programan jarraitu dute etengabeko hobekuntza bilatzen duen jarraipen-fasearekin.

 

700 erakunde hauetatik, 142 Arabakoak dira, 286 Bizkaikoak eta 272 Gipuzkoakoak.

 

Basquetourrek bultzatzen duen programa honen helburua euskal sektoreak Euskadiko Kode Etikoaren jasangarritasun eta erantzunkizun konpromisuak bereganatzea da, ezarpen eta jarraipen prozesuen bidez. Guztia, etengabeko hobekuntzan lan egiteko helburuarekin; izan ere, erakundeek eta setkore pribatuak erronka hori onartu dute, euskal industria turistikoa 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuetara egokitu dadin.

 

Erakundeek euren konpromisuak bete ondoren eta teknikoki egiaztatuak izan ondoren, Etika Batzordeak, 2024ean egingo duen lehen bileran, ofizialki berretsiko ditu Etika-Erregistroan sar ditzaten.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt