Joan den urtarrilaren 4an bukatu zen Basquetourren presentzia Donostiako Gabonetako Azokan eta hilabete pasatxoan, turismo-informazioko gune bat izan zuen. Bertara 3.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren, eta zubi eta jaiegunetan jende asko bildu zen, egunean ehun bisita baino gehiagorekin.
Bisitariak, gehienbat, barne-merkatutik ( % 60) eta, batez ere, Donostiatik eta inguruetatik etorri ziren; % 20 hurbileko merkatuetatik: Nafarroatik eta Iparraldetik; % 15 Estatuko beste toki batzuetatik, batez ere Kataluniatik, Valentziatik, Madrildik, Aragoitik, Gaztelatik, Asturiastik, Andaluziatik eta Galiziatik; eta % 5 atzerriko merkatuetatik, batez ere frantsesak (Paris, Mediterraneoko Kostatik eta Akitaniatik); asko izan ziren baita Latinoamerikako merkatuetatik (Argentina, Mexiko eta Kolonbia), baina baita Europako merkatuetatik heldutakoak ere (Alemania, Erresuma Batua eta Italia).
Eskatutako informazioari dagokionez, azpimarragarriena “Grand Tour” produktuaren eskaintzak erakutsi duen interesa izan da (Euskadi zenbait egunetan zeharkatzeko planak). Mendi-ibilien eta zikloturismoen ibilbideei, errepideen mapei eta familia-turismoari buruzko informazioa ere eman da. Gainera, 2024rako sortutako 3.000 egutegi banatu dira, mota honetako merkatuetan asko eskatzen den materiala.