Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Londresko World Travel Market 2025 azokan dago

WTM topagunean parte hartzearen helburuak dira Euskadik merkatu britainiarrean duen lekua sendotzea -gurera nazioarteko bidaiari gehien igortzen dituen iturri nagusietakoa baita-, eta Erresuma Batuko operadore, agentzia eta hedabide espezializatuekin harremanak finkatzea.

1 / 2

Euskadik, beste behin, Londresko World Travel Market (WTM) azokan hartu du parte, turismo-sektoreko nazioarteko hitzordu nabarmenetako batean, Turespañaren standaren barruan.

WTMren edizio berri honetan, Euskadi instituzioetako ordezkaritzarekin eta zortzi euskal enpresa turistikoren babesarekin izango da bertan. Enpresa horiek hitzordura joan dira Euskadi Basque Country helmugaren sustapena merkatu britainiarrean elkarrekin bultzatzeko asmoarekin: Silken Hoteles, Destination Consultant – SL, S.T.I. – Basque Country DMC, Thabuca Wine Tours, Local Experts Tours, Romotur DMC, Bookroad Travel eta Basquelanders. Haien presentziak gure proposamen turistikoen aniztasuna eta kalitatea erakusteko aukera emango du, baita sektore britainiarreko profesionalekin harreman estrategikoak ezartzeko ere. 

Merkatu britainiarrak Euskadirekiko duen interesa etengabe hazten

2025eko urtarriletik irailera bitarteko metatuan, Erresuma Batutik etorritako turisten sarrerak % 21 igo dira, eta gaualdiak, berriz, % 17, aurreko urteko epe berarekin alderatuta; orobat, serie historiko osoko daturik hoberenak erregistratu ditu.  % 4,9ko kuotarekin, merkatu britainiarra Euskadira turista gehien igortzen dituen bosgarren merkatua da jada.

Euskadi bisitatzen duen turista britainiarraren bidaiari profila kulturala, urbanoa eta   eta gastronomikoa da. Ohikoena da 4,1 eguneko batez besteko egonaldiak egitea eta 98,1 euroko eguneko batez besteko gastua izatea. Bereziki baloratzen ditu helmugaren ondarea, sukaldaritza-eskaintza eta izaera jasangarria. Euskadi bisitatzen dutenen % 99k bidaia esperientzia hau  positibotzat du, eta % 88k euskal helmuga senitartekoei eta lagunei gomendatuko lieke.

Euskadik aintzatespen handia du (% 60) merkatu britainiarrean; bisitatu gaituztenek bereziki azpimarratzen dute esperientzien aniztasunagatik, kultur identitatea eta jasangarritasunarekiko konpromisoa.

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30