Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •  

Euskadi Basque Country BIMEn, musika-industriaren nazioarteko erakusleihoan

Guneak euskal turismo eskaintza sustatuko du Iberoamerikako musika-industriaren erreferentziazko topagunean; horrez gain, Instagramera standaren argazki bat igo eta @visiteuskadi etiketatzen duten erabiltzaileen artean, hiru esperientzia turistiko ikusgarri zozkatuko dira.

1 / 3

Euskadik bat egin du BIME Bilbaoko hamahirugarren edizioarekin, hots, musika eta sorkuntza-industriaren nazioarteko hitzordu handiarekin. Urriaren 28tik 31ra, Bizkaiko hiriburua talentuaren, berrikuntzaren eta musika-kulturaren epizentro bihurtuko da. Basquetourrek stand propio batekin parte hartuko du egitasmoan,  Euskadiko aberastasun turistikoa nazioarteko bisitariei erakusteko eta publiko berriak erakartzeko asmoz.

Euskalduna Bilbao Jauregian kokatua, Euskadi Basque Country standak gure lurraldeko kultur, natur eta gastronomia-aberastasuna ezagutzera ematen du. Hainbat produktu turistiko aurkezten ditu, besteak beste, Euskadi Basque Country Grand Tourra, zortzi etapetan euskal helmuga zeharkatzeko ibilbide proposamen paregabea.

Horrez gain, Basquetourrek, bertaratutako publikoari zuzenduta, ekintza berezi bat jarri du abian. Euskadi Basque Country standean parte hartze aktiboa sustatzeko eta Euskadik sare sozialetan duen ikusgarritasuna indartzeko asmoz, hiru esperientzia zozkatuko ditu. Parte-hartzeko nahikoa da standaren argazki bat Instagramera igotzea, @visiteuskadi etiketatuz. Irabazleek hoteleko egonaldiez, kultur jarduerez eta proposamen gastronomikoez gozatuko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30