«Zikloturistak, denek nahi dituzte, baina gutxik dakite nola konbentzitu» izenburupean, egun erdiko tailer teoriko-praktiko honetan, enpresek bizikletan doazen pertsonen larruan jarri eta gai hauek landu ahal izango dituzte: zer behar duten, haien zerbitzuak nola egokitu, zikloturismoaren merkatua nola egituratzen den eta merkaturatzeko bide nagusiak zeintzuk diren.
Slow edo kirol zikloturismoaren inguruko alderdiak lantzen hasi den enpresa bazara, hau da zure tailerra.
Zein da tailer horien xede-audientzia?
Ostatu-zerbitzuetako enpresak eta turismo-zerbitzuetako enpresak (agentziak eta gida espezializatuak).
Non izango dira tailerrak?
Jardunaldi teoriko-praktikoa egun erdiko saio bakarra izango da, martxoaren 13an eta 14an, Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Interesa duten enpresek hiru kokaleku hauetako bat aukeratu beharko dute:
Zeintzuk izango dira tailerraren edukiak?
1. eduki-multzoa: Moldaera
Etenaldia
2. eduki-multzoa: Merkaturatzea
Nork emango ditu tailerrak?
Irakasleak turismo-marketinean aditua den Jaume Marin eta Extrem Team enpresako proiektuen zuzendaria den Agnés Guell izango dira.