Euskadiko Behatoki Turistikoak 2023ko azaroko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, eta araututako ostatu turistikoen guztizkoari buruzkoa. Gainera, hilabete honetan euskal turismoaren 2022ko kontu sateliteare datu batzuk ere sartu ditugu.
Euskadiko turismo sektorearen ekarpen ekonomikoari dagokionez, zera azpimarratu genezake:
2023ko azaroko datu estatistikoak direla eta, hil horretan igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %5,3 (299.295) eta gaualdietan, +%5,8 (604.246) baina behera egiten du plazakako okupazio-mailak, % -4,1 (%27,03).
Hotelak dira turisten kopuruan gora egiten duten bakarrak (+%7,3) eta plazakako okupazio-mailan (+%5,6). Gau-kopuruan ere hotelek hazkundeak izan dituzte (+%8,8), kanpinekin(+%2,8) eta apartamento turistikoekin (+%4,9) batera.
Euskadiko hiri- eta barneko helmugek sarrera gehiago eta gaualdi gehiago jaso dituzte, eta okupazio-mailan gora egin dute. Aldiz, Euskal Kostaldeak eta Arabako Errioxak behera egin dute turismo-eskariaren adierazle guztietan.
Urtarrila eta azaroa arteko metatuetan, balantze positiboa ikusten da, Euskadiko guztirako adierazleetan igoera nabarmenekin: +%8,6 sarreretan, +%9,0 gaualdietan, eta +%1,6 plazakako okupazioan.
Merkatu igorleen sailkapenari dagokionez, esan dezakegu Estatu mailako merkatuen pisu handiagoa dela, %53 nazioarteko merkatuaren %47aren aldean.
10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatu bakarra dago, Frantzia, laugarren postuan. Bisitari-kopuruan behera egin duten merkatu igorleak Madril, Frantzia eta Gaztela eta Leon dira. Gau-kopuruan jaitsi direnak barneko merkatua (Euskadi), Frantzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, eta Galizia dira.
Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%14,1), barneko merkatua (Euskadi) (%13,3), Katalunia (%9,5), Frantzia (%8,0), eta Andaluzia (%4,0).
Urtarrila eta azaroa arteko metatuan, Estatu mailako merkatuek %54ko pisua dute, nazioarteko merkatuak gora nabarmen egin arren (+%16).
10 merkatu igorle nagusiek hazkunde metatuak izan dituzte bai sarreratan bai gaualdietan ere, Madriletik etorritakoen kasuan izan ezik, %1,3 behera egin baitute. Hazkunde nabarmenak izan dira Amerika, Alemania, Ingalaterra eta Valentziako merkatuetan.
Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12,2), barneko merkatua (Euskadi) (%10,4), Frantzia (%9,9), Katalunia (%7,9), eta Estatu Batuak (%4,1).
Informazio gehiago:Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus