Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA: EKITALDIAK

Gaur aurkeztu da Pasaia Itsas Festibalaren 3. edizioa

2024ko maiatzaren 9tik 12ra bitarte ospatuko da

1 / 3

Pasaia Itsas Festibala Euskal Kostaldean ospatzen den, nazioarteko izaerako, itsas ekitaldi kultural garrantzitsuena da. Bi urtetik behin, itsas kultur ondareaz gozatzeko aukera eskeintzen du, Pasaia eta gure historiaren ikuspegi ezberdin bat eskeiniz.

 

Lau egunean zehar, Pasaia eraldatu egiten da itsas enklabe garrantzitsua dela erakutsiz eta itsasoari eta pertsona itsastarrei omenaldia eskeiniz. Beste itsas kulturekin topatu, dozenaka ontzi tradizional uretan elkartu eta lehorreko kultur jarduera programazio zabal eta biziak, Pasaia gure ondarearen ospakizun bilakatzen du. Bi urtean behin, badia itsas kulturaz, ondare, musika, gastronomia, artisautza, tailer eta dibulgazio ekitaldiekin betetzen duen ekimen honek.

 

2024an hirugarren edizioa ospatuko da, instituzioen zein areagotzen doazen kultur eragileen babesa sentitzearen poztasunarekin. Azpimarratzekoa izanik publikoak, tripulazio anitzak eta ondare elkarteek eman dioten harrera onak nazioarteko erreferentzia ekitaldi bilakatu duela Pasaia Itsas Festibala.

 

Ordezkari instituzionalak gaur goizean bildu dira 2024ko maiatzaren 9tik 12ra Pasaian ospatuko den itsas topaketa honen irugarren edizioa aurkezteko. Hizlariek, festibalak Pasaia, Gipuzkoa eta Euskal Herriarentzat esparru ezberdinetan duen garrantzia azpimarratu dute.

 

Izaskun Gómezek, Pasaiako Alkatea eta Pasaia Itsas Festibalaren Presidentea, onakoa nabarmendu du, "Itsas Festibala behar dugu Pasaia itsas kultur ekimenen mapa internazionalean kokatu eta honek duen potentzial guztia erabiliz aberastasun eta enplegu berriak sortzeko”.

 

Xabier Agotek, Pasaiako Itsas Festibaleko Zuzendari eta Albaolako Presidentea denak adierapen hauek egin ditu: “Orain festibalaren nortasuna ongi definitua dagoenean, finkatzeko unea iritsi da. Pozik gaude orain arte eginiko ibilbidearekin, batez ere egiaztatu dugulako publiko orokorrak gure itsas kultur ondare bikainaren gakoak ezagutu ditzan, eta ondorioz, honekiko interes eta estimua areagotzeko balio duelako. Gaur Pasaian, jaialdiaren aurkezpen-fasea hasiko dugu. Etenik gabe, Pasaia Itsas Festibala eta Pasaia aurkeztuko ditugu kultur ondare portu gisa, ontzi tradizionalen jaialdi garrantzitsuenetan, erreferente nabarmen izatea lortu dugun topaketetan.”

 

David Candelariok, Pasaiako Portu Agintaritzako Zuzendaria, ondorengoa nabarmendu zuen “Pasaiako portua gara eta, beraz, ingurunearekin konprometituta gaude. Guretzat ohore handia da aurten ere Itsas Festibalari laguntzea, itsas ondarearen balioa eta itsas kultura sustatzeko asmoarekin, izan ere, ezaugarri horiek portuaren eta badiaren historiaren beraren parte dira. Ziur gaude datorren edizio honek parte-hartze aldetik arrakasta handia izango duela eta pasaitarren eta Gipuzkoa osoaren aldetik erantzun bikaina jasoko duela".

 

María José Telleríak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatua, ondorengoa “Beste edizio bat egiteak, Udalak eta Diputazioak proiektua martxan jartzeko erakutsitako ziurtasunaz gain, pasaitarren artean zein itsas ondarea maite dutenen artean Itsas Festibala errotua erakusten digu. Hitzordu hau klasiko bat da dagoeneko Gipuzkoako kultur egitarauan”.

 

Daniel Solanak, Basquetour, Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentziako Zuzendaria, ekitaldia itxi du, zera adieraziz: “Eusko Jaurlaritzarentzat, “Itsasfestibala” -ren garrantzia ikusita, gure Kostaldea eta itsas-ondarearen sustapenera eta hedapenera, nazioartean, laguntzen du. Gainera, ekitaldi berezia da, gure kulturari lotutako hainbat ekintza antolatzen dituelako, baita aurreko egunetan ere, eta horrek bertako ekonomian duen eragina indartu egiten du. Bestalde, turismo-fluxuen jasangarritasunari ere laguntzen dio, bisitariak Euskal kostaldearen ohiko helmugetatik kanpo, kasu honetan Pasaiara erakarriz”.

 

Hitzaldiaren amaieran, Pasaia Itsas Festibalaren 2024ko bideo promozionala eta hirugarren edizio hau koloreztatuko duen kartela aurkeztu dira. María Fernandez artista, bere ahotan “eusko-kanadiarra”, da pieza honen egilea. Duela 17 urtetik Pasaia San Pedron du bere estudio eta bizitokia. Kartel berria eta bideo promozionala oinarri hartuta, apiriletik abendura arte itsas topaketa eta Europako hainbat itsas jaialdi eta festibaletan aurkeztuko du Albaolak kultura ezberdinetako itsasontzi tradizionalak erakartzeko helburuarekin. Datozen hilabeteetan, Itsas festibalaren lan taldea, lurraldeko kultur eragile anitzekin elkartuko da hirugarren edizioko programa sortzen hasteko. Albiste guztiak honako web orrian zintzilikatuko dira: www.pasaiaitsasfestibala.org

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30