Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadiko Turismoak Fly Valencia Meeting-aren VI. Edizioan parte hartuko du

" CEAV-ek eta Visit Valènciak antolatuta, agentziei udarako bidaia-proposamenak prestatzeko aukera ematen dien azoka birtuala da. " Irekita dago izena emateko epea eta hiru egunetako topaketa birtualetan bidaia-agentziek 50 tik gora turismo-hornitzailerekin bilerak egin ahal izango dituzte.

Euskadik parte hartuko du bihar hilaren 26ra arte Fly València Meeting-aren VI.edizioan, turismo arloa, aire-konpainiak eta bidaia-agentziak biltzen dituen bidaia-topaketa bat, Confederación Española de Viajes erakundeak eta Visit Valènciak antolatuta.

Aurten, osasun egoeraren ondorioz, azoka birtuala izango da eta bere helburua turismoa berpiztea izango da sektorearentzako historian izandako urterik larrienaren ondoren.

Carlos Garrido CEAVeko presidentearen esanetan “ bidaia-agentzien historia inoiz izandako hilabeterik zailenetan gaude baina txertaketari esker, susperraldia gero eta hurbilago dago eta era honetako ekimenak, zalantzarik gabe, poliki-poliki, normaltasunera itzultzera lagunduko dute”.

Euskadik bere natura eta turismo aktiboari buruzko eskaintzaren berri ematen parte hartuko du.

Honez gain, airelineak, gurutzaldi-konpainiak, ostatuak eta autoak alokatzeko zerbitzuak, nazioarteko helmugak eta beste EE.AA batzuk izango dira.

Azoka bihar zabalduko da eta lehen egunean hiru hitzaldi egongo dira, susperraldi arina eta aire-eta gurutzaldi-trafikoan itxaroten den egoeraren hobekuntzari buruz hitzegingo da.

Ondoren, hilaren 24tik eta hiru egunetan, bidalia-agentzien eta turismoari eta helmuga turistikoei lotutako 50tik gora enpresen arteko bilerak egongo dira. Era honetara turismo-eskaintza ezagutzera emango zaie bitartekariei eta aldi berean, hitzegiteko, informazioa partekatzeko eta merkaturatze- harremanak garatzeko esparru bat sortzen da, bidaia-agentzien lana, helmugen sustatzaile gisa, piztuz.

Hitzorduak eskatzeko epea irekita dago eta librea da. Eskaerak flyvlcmeeting.ceav.info-ren bidez egin daitezke.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30