Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNAK

Euskadiko helmuga-kudeatzaileek parte hartuko dute Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko Kudeatzaileen IV. Topaketan

Ehun kidek baino gehiagok osatzen duten sarearen topaketa maiatzaren 23tik 25era egingo da.

Euskadiko helmugen kudeatzaileek Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko Kudeatzaileen IV. Topaketan parte hartuko dute datorren astean, maiatzaren 23tik 25era. Topaketa Ejidon egingo da, 2018ko maiatzetik DTI Sarearen barruan baitago.

Sarekoak diren euskal helmugak Goierri, Uribe, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Arabako Errioxa dira.

Topaketa honek Sarean integratutako destinoak bilduko ditu, beren lurraldeetan egindako lana bateratzeko. Halaber, jardunbide egoki berriak, adituen tailerrak eta lantaldeen saioak aurkeztea aurreikusten da.

Gaur egun, Helmuga Turistiko Adimendunen Sareak ehun kide baino gehiago ditu, helmuga, laguntzaile eta erakundeen artean.

Helmuga turistiko adimendunak proiektua aintzat hartzen ari dira nazioarteko erreferentziazko erakundeak, hala nola OMT (Turismoaren Munduko Erakundea).

DTI Sarearen egitekoa da turismo-sektorearen garapena gidatzea, jasangarritasunetik, berrikuntzaren eta teknologiaren bidez. Horrela, Sarean integratutako helmuga adimendunak sinergiak eta ezagutzaren transferentzia sustatzeko batzen dira, metodologiaren onurak maximizatuz.

 

Iraila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30