Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LEHIAKORTASUNA

Bost euskal helmuga berri, Helmuga Turistiko Adimendun bihurtzeko prozesuan aurrera

Barakaldo, Durangaldea, Urola Kosta, Oarsoaldea eta Arabako Mendialdea DTI aitorpenaren bidean lehen urratsa eman dute. Zehazki, zenbait arlo eta udalerritako eragileekin egindako aurrez aurreko bileren eta lan-mahaien bidez, prozesuaren hurrengo faseei bultzada emango dieten datuak eta frogak jasotzeari ekin diote.

1 / 5

Turismoaren garapen jasangarria bultzatzeko konpromiso irmoari men eginez, Basquetourrek bost helmuga berri -Barakaldo, Durangaldea, Urola Kosta, Oarsoaldea eta Arabako Mendialdea- Helmuga Turistiko Adimendun metodologia aplikatzen duten lurraldeen sarean sartzeko prozesua hasi zuen 2025eko urrian. Sistema hau bost ardatz nagusitan (Gobernantza, Berrikuntza, Teknologia, Jasangarritasuna, Irisgarritasuna) oinarritzen den kudeaketa-eredua da, eta horiek dira programa osoari eusten dioten zutabeak.

Bost helmuga berri horiek HTA bereizgarria lortzeko lehen urratsak eman dituzte jada, lan-mahaiak eratzeko aurrez aurreko bilerak eginez. Hainbat arlo eta udalerritako ordezkariak bildu dituzten saio horiek prozesuan aurrera egiteko beharrezkoak diren datuak eta frogak jasotzen hasteko aukera eman dute.

Datuak lortzeko prozesua 2026ko Aste Santura arte luzatuko da. Une horretan, proiektuaren hurrengo faseei ekingo zaie, eta amaiera 2026ko abenduan izatea aurreikusten da.

Bikaintasunaren eta hedapenaren testuingurua

2018. urtetik dabil Basquetour Euskadiko turismoaren eraldatzea gidatzen. Orain arte, 15 euskal helmugek jaso dute bereizgarria (Donostia, Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa, Uribe, Bidasoa, Bilbao, Busturialdea-Urdaibai, Debagoiena, Getxo, Arabako Haranak, Debabarrena, Enkarterri-Meatzaldea, Arabako Lautada eta Portugalete).

Halaber, beste bost helmuga HTA bereizgarria lortzeko zorian daude: Aiaraldea, Gorbeia Araba, Gorbeia Bizkaia, Urola Erdia eta Urola Garaia. Ondorioz, 2025 urtea bukatzean 20 euskal helmugek izango dute Helmuga Turistiko Adimendun ziurtagiria.

Turismo iraunkor eta estrategikoa

Ekimen honekin, Euskadik erreferentziazko helmuga turistiko gisa duen posizioa indartzen jarraitzen du, 2030eko Euskal Turismo Estrategiaren helburuekin bat eginez. HTA metodologiak bermatzen du, ez bakarrik helmugen etengabeko hobekuntza, baita ere txertatzea jasangarritasuna, irisgarritasuna eta gobernantza garden eta eraginkorra sustatzen dituzten praktika berritzaileak.

Basquetourrek lanean jarraitzen du euskal helmuga gehiago eredu horretara batu daitezen, bikaintasunezko turismo espezializatu bat bermatuko duen hazkunde iraunkorreko ikuspegia sendotuz, betiere gure lurraldeko balioekin lerrokatuta.

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31