Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIA

Basquetourrek Euskadi Gastronomikaren eskaintza aurkeztu du Kanarietan

Agentziak atzo parte hartu zuen Kanarietako Gobernuko Turismo, Industria eta Merkataritza Saileko Hecansako Udako Unibertsitatearen turismoari buruzko lehen jardunaldietan, Hermiguan (La Gomeran).

Lurraldeak dinamizatzeko prestakuntzaren erronkak" lelopean antolatutako jardunaldiak 22an hasi ziren, eta gaur, ostirala, amaituko dira.

1 / 6

Basquetourrek Euskadiko eskaintza gastronomikoa aurkeztu zuen atzo La Gomerako Hermiguan, Udako Unibertsitateko turismoari buruzko jardunaldien lehen edizioan. Hecansak, Kanarietako Turismo, Industria eta Merkataritza Saileko enpresa publikoak, antolatu ditu jardunaldiak.

Turismoaren Euskal Agentzia gonbidatu zuten bigarren jardunaldira, turismo jasangarriagatik aintzatetsitako lurraldeetako jardunbide egokiei eskainitakora. Irantzu Hijazo Baquetourreko produktu- eta marketin-teknikariak, gastronomia-produktuaren arduradunak, azaldu zuen zergatik den Euskadi lehen mailako turismo-helmuga gastronomikoa, eta nola landu duen Eusko Jaurlaritzak produktu artikulatua Euskadi Gastronomika sarearen bidez; izan ere, sektore publikoaren eta euskal turismo-eskualdeetako sektore pribatuaren arteko interes-talde boluntarioa da, eta helburua zen turismo-eskaintza guztia antolatzea eta egituratzea, turismo-eskaintza handiena eta gastronomia-eremua bultzatzeko.

Hecansako udako Unibertsitateko turismoari buruzko jardunaldiak asteazkenean, hilak 22, hasi ziren, eta gaur, ostirala, amaituko dira. Turismo iraunkorreko jardunbide egokiez gain, digitalizazioarekin, jasangarritasunarekin eta dibertsifikazioarekin, helmuga gastronomikoaren proiekzioarekin, hotelen sektoreko berrikuntzarekin, landa-turismoaren ikuspegiarekin, Gomerako kultura-paisaiarekin, itsasoaren eta landa-eremuaren potentzialarekin eta ekonomia zirkularrarekin turismoan zerikusia duten gaiak landu dira. Halaber, uharteetako turismo ikasleek parte hartuko duten azken jardunaldian, Kanarietako turismo ikasketei buruzko proposamenak ezagutuko dituzte.

Hecansako udako unibertsitatea, Hermiguan, prestakuntzaren inguruan eta horrek lurraldeen garapenarekin, iraunkortasunarekin, ekonomia zirkularrarekin eta berrikuntza turistikoarekin duen harremanaz hausnartzeko topagune gisa sortu zen. Hortik dator lehenengo edizio honetarako aukeratu den leloa: "Lurraldeak dinamizatzeko prestakuntzaren erronkak". Udako Unibertsitateak ezagutzarako eta esperientziak trukatzeko gunea izan nahi du, etorkizuna markatu behar duten estrategietan aurrera egiteko.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30