Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Basquetourrek Europako NECSTouR sarearen Ezohiko Batzar Nagusian parte hartuko du

Bartzelonan egingo da, gaur eta bihar, turismo birsortzailearekin eta ingurumenarekin lotutako gaiak eztabaidatu eta aztertzeko.

1 / 3

Turismoaren Euskal Agentziak gaur eta bihar Bartzelonan egingo den NECSTouR Europako eskualdeen sarearen Ezohiko Batzar Nagusian parte hartuko du.

Sarea turismo iraunkor eta lehiakor baten aldeko Europako Agendaren aplikazioarekin konprometituta dauden Europako 27 eskualdetako gobernuek, 35 elkarte-kidek eta Europako 17 herrialdek,  osatzen dute. Eta hainbat lan-talderen bidez egituratzen du bere lana: berrikuntza turismoan, turismoan eta klima-aldaketan, irisgarritasuna, kultura-ibilbideak, “Blue Growth”, Europako kostaldeko iraunkortasunarekin lotuta, eta turismo jasangarriaren adierazleak.

Ezohiko batzar horretan, NECSTOURek, Europako erreferentziazko sareak, turismo birsortzaileari buruzko gaiak jorratuko ditu nagusiki, Turismo Bersortzailearen Konferentziaren barruan, eta, horrela, autonomia erkidegoaren ongizateari lagunduko dio. Gaur egun, nazioarteko komunitatea hausnarketa-aldi batean dago, turismo-helmuga eta -enpresek "balioak bultzatutako" turismo-eredu bat lortzearen alde nola lan egiten duten inspiratzeko, partekatzeko eta ikasteko. Eredu horrek komunitatearen ongizateari lagundu nahi dio (gizartea, ingurumena eta negozioak), "Better Places to Live Better Places to Visit" adierazpenarekin bat etorriz. Eredu horrek erantzuna emango die turismo-jarduerarako lurralde-ondasunen erabilerei buruz egoiliarrek dituzten kezkei, etorkizuneko 2050erako Turismo Agendaren barruan.

NECSTouR biltzar hori 2022ko maiatzean Danimarkan egindako azken batzarraren ondorengoa da. Bertan, Basquetourrek "Sustainable Tourism for Tomorrow" estrategiaren Europako ekarpen gisa aurkeztu zuen Euskadi Helburu Turistiko Adimenduna proiektua, biharko turismo jasangarriaren bost puntu estrategikoetan zentratua: helmuga adimendunak, oreka soziokulturala, trebetasunak eta talentua, segurtasuna eta erresilientzia, estatistikak eta neurketa. 

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31