Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Amaitu da Euskadin Italiako hainbat kazetariren asteburua

Hiriek, museoek, saltokiek eta gastronomiak bidaia programa bereganatu dute premium turistarentzat.

1 / 13

“Euskadi Confidential”, euskal turismoaren eskaintzarik hautatuena, nazioarteko kazetari eta turoperadoreak erakartzen ditu, eta asteburu honetan produktu turistiko honetan espezializatutako hainbat kazetariren txanda izan da.

 

Ostiralean Bilbora iritsi ziren eta Crusoe Treasure urpeko upategira joan ziren. Bertan, ardo dastaketa bat egin zuten eta bertako produktuak dastatu zituzten. Ondoren, Guggenheim Bilbao Museoa eta hiriko hainbat denda esanguratsu bisitatu zituzten, “Michelin” afari batekin amaitzeko, Atelier Etxanoben.

 

Larunbatean, Gipuzkoan, Getariako Balentziaga Museoa eta Zarauzko Iñigo Manterolaren arte galeria eta Donostiako denda enblematikoak ikusi zituzten, Donostiako Kokotxan “Michelin” bazkaldu eta, gabaz, Alde Zaharreko pintxo afaria egin zuten.

 

Atzo, igandea, kazetariak Arabara joan ziren parke naturalean dagoen Izki Golfa ezagutzeko. Kanpetzuko Arrea! Repsol Eguzkiak dituen jatetxean bazkaldu zuten eta, ondoren, Arabako Errioxa bisitatzera, Laguardia eta Marques de Riscal leku enblematiko gisa hartuta.

 

Gaur, astelehena, eguerdian amaituko da italiarren asteburua, Gasteizen. Bertan, katedrala, Ataria zentroa eta Zabala jatetxean izango dira.

 

Esperientzia aparta eta berezia asteburuan italiarrek izan dutena, etxera eraman eta irakurleekin partekatzeko aproposa.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31