Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

"Udazken zaporez" ekimena aurkeztu da

" Sagardoari lotutako ekimenean, produktu honen inguruko esperientzia turistiko-gastronomikoak ezagutarazi nahi dira " Lankidetza publiko-pribatuari esker garatutako ekimena da

1 / 2

Asteazkenean,Udazken zaporez” ekimena aurkeztu zen Sagardoetxean turismo arloko profesionalen artean: Donostiako eta Gipuzkoako turismo bulegoetako arduradunak, hotelak, turismo eragileak, administrazio teknikariak, etab.

Bertan izan ziren Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea; Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria; Daniel Solana, Basquetour-eko zuzendaria; Leire Arandia, Gastromuseums-eko ordezkaria eta Erro Kooperatibako arduraduna; Go Local enpresako Iñigo Ansa eta Hegoi Iparragirre; eta Haritz Rodriguez, “Ciderlands” nazioarteko sagardo norakoen sareko idazkari teknikoa.

Ekimenean Go Local eta Sagardoetxearen artean martxan jarritako Sagarbike esperientzia aurkeztu eta parte hartzaileei esperientzia hau lehen eskutik bizitzeko aukera eskaini zitzaien, bertaratuek Urumea ibaiaren ertzeko bidegorritik, Donostiatik Astigarragarako bidea bizikleta elektrikoan egin zutelarik.

Turismo esperientzia honetaz gain, Erro Kooperatiba Elkartea eta Sagardunen artean martxan jarritako “Sagardoa eta gazta” esperientziaren nondik norakoak azaldu ziren eta GastroMuseums sarea aurkeztu zen, bertan parte hartzen duten museo gastronomikoak eta urtean zehar lantzen diren ekimenak azalduz.

Amaitzeko, bertaratuek udazkenean Sagardoetxeak eskaintzen duen sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartu zuten sagarrak txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatuz eta nazioarteko sagardo ezberdinen dastaketa gidatuaz gozatzeko aukera izan zen, besteak beste Kanada, Ingalaterra, Luxenburgo eta Italiako sagardoak dastatu zirelarik.

Sagarrari zukua atera familian!

“Udazken zaporez” ekimenaren barruan, urriko asteburu guztietan sagar muztioa familian elaboratzeko tailerrak eskainiko ditu Sagardoetxea Museoak. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Amaitzeko, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramango du.

Nazioarteko sagardo dastaketen esperientzia berria

Urtean zehar nazioarteko sagardo dastaketa ezberdinak ospatuko dira Sagardoetxean. Turismo esperientzia berri honek nazioarteko sagardo ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera eskainiko die parte-hartzaileei.

Sagardoaren kulturaz gozatzeko esperientziak

Esperientzia hauetaz gain, urte osoan zehar sagardoaren kulturaz gozatzeko eskaintza zabala biltzen du Sagardoaren Lurraldeak: Sagardoetxea, museoa eta sagardotegia, sagardoa eta Itsasoa, “sagartrekking”, sagardotegietako otorduak, Donostialdea ezagutzeko bisita gidatuak, etab.

Informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.eus

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30