Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Turismoko estatu-idazkari Fernando Valdés Euskadin izan da Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Planaren proiektuen garapena ezagutzeko

Turismoko estatu-idazkariak "zuzenean" ezagutu nahi izan ditu Euskadiko Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Plana osatzen duten 11 proiektuak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadorekin batera.

1 / 3

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado eta Turismoko estatu-idazkari Fernando Valdés, Euskadiko lehenengo Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Plana osatzen duten 11 helmugetako ordezkariekin bildu dira gaur. Espainiako Gobernuaren Berreskuratze Planari esker garatzen ari da plana, Next Generation EU Funtsekin finantzatua.

Euskadiko Turismo Jasangarritasuneko Plana 2023ra arteko 3 deialditan gauzatuko da, guztira 67 milioiko zuzkidurarekin. 2021eko aurreneko deialdia lehen Plan honetan gauzatzen da; dagoeneko 24 milioi esleitu zaizkio, eta parte-hartzaile bakoitzaren esperientziak trukatzeko eta hurrengo urratsak aztertzeko gaur bildu diren 11 proiektuetan islatzen da.

Sailburuak azaldu duenez, lankidetza-prozesu parte-hartzailea izan da, eta 2021ean hasi zen Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Helmugako Turismoaren Jasangarritasun programak egituratzean. Turismora bideratutako Next Generation funts horiek turismo-sektorearen modernizazio- eta lehiakortasun-planean edo Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 14. osagaian jasotako inbertsiorik garrantzitsuenaren parte dira, eta 3.400 milioi euroko zuzkidura dute turismo-sektorera bideratutako inbertsio zuzen eta espezifikoetarako.

Espainiako Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen artean aho batez onartutako banaketa-printzipio eta -irizpideen arabera, Jasangarritasun Planak programaren ezohiko deialdi bakoitzean, autonomia-erkidego bakoitzak Lurralde Plan proposamen bat egiten du, helmugek aurkeztutako proiektuetatik abiatuta eta jarduera zehatzak garatzetik harantz, helmugetan efektu eraldatzaile bat eragiteko helburuarekin. Euskadiren kasuan, Turismoaren Kode Etikoaren babespean egin da, “esperientzia aitzindaria eta punta-puntakoa, eta turismoaren jasangarritasunaren estrategiaren ardatza”, sailburuak gogorarazi duenez.

2022 Lurralde Planaren bigarren deialdia maiatzean amaitu zen. Hemendik aurrera, Turismo Sailak eta Turismoko Estatu Idazkaritzak ebaluatuko dituzte aurkeztutako proiektuak, bigarren Lurralde Plana osatu arte. Plan horiez gain, Euskadik beste Next Generation funts batzuk jaso ditu dagoeneko, lehiakortasun turistikoa hobetzeko, besteak beste, Euskaditik igarotzen den Santiago Bideko kultura-ondarearen balorizazio turistikorako Planeko 5,5 milioiak eta Xacobeori lotutako Bilboko Udalaren Jasangarritasun Plana, 2,6 milioi euroko zuzkidurarekin. Gainera, Ministerioak dagoeneko onartu ditu Euskadirako 3,9 milioiak, alojamendu turistikoaren sektoreko energia-efizientziako proiektuetarako.

“Ministerioarekin eta Estatu Idazkaritzarekin izandako lankidetza aktiboa nabarmendu nahi dut”, azpimarratu du sailburuak, “gure sektorearen lehiakortasuna bultzatuko duen lehenengo Lurralde Plan osatu, dibertsifikatu eta orekatu batean batu dena. Eta ziur nago bigarren planak gure turismo-industriaren ehuna sustatzeko eta garatzeko eragina izango duela”.

Lurralde Planak hiru hiriburuak, Bizkaiko Aldundia, zenbait udalerri, besteak beste, Lekeitio, Iruña Oka, Irun eta Añana, baita Lea Ibarra mankomunitatea eta Enkarterriko eta Urdaibai-Busturialdeko eskualdeak biltzen ditu, eskualde eta toki garapenerako agentziek ordezkatuta.

Bere aldetik, estatu-idazkariak nabarmendu duenez “turismorako Europako funtsak ez dira lortu ezin den xede bat, anbizio bat edo nahi bat”, zeren eta “Euskadin baitaude dagoeneko”. Fernando Valdések Euskadi zoriondu du garatzen ari den Turismo Jasangarritasuneko Planen kalitateagatik. Plan horiei esker jarraitu ahal izango du aurrerapausoak ematen “turismo-eredu jasangarriago baterantz, dagokion ingurunea zaindu eta babesten duena, bertakoekin harmonian bizi dena, eta, aldi berean, lurraldean aberastasuna eta oparotasuna sortzen duena”.

Bileraren ondoren, sailburuak Estatuko idazkariari lagundu dio zenbait baliabide turistiko bisitatzen, hala nola Zumaiako Flyscha —50 milioi urte baino gehiagoko bilakaera geologikoa islatzen duen Europako marearteko zabalgune handienetako bat—, edo Mirandaolako burdinola —34 kidek osatutako Industria Turismoko Baliabideen Sarekoa—.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31