Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOAREN MUNDUKO ERAKUNDEA

Turismoaen Mundu Erakundeak 2023ko herri turistiko onenaren saria eman dio Oñatiri

Nazio Batuen Turismoaren Mundu Erakundeak (TME), guztiontzat irisgarria den turismo arduratsua eta jasangarria sustatzeaz arduratzen denak, Best Tourism Village 2023 saria eman dio Oñatiri.

“Best Tourism Villages by UNWTO" ekimenak Oñati errekonozitzen du, ondasun kultural eta naturalak dituen landa-turismoaren adibide nabarmena delako, landa guneetan dauden balioak, produktuak eta bizi-estiloak zaindu eta sustatzen dituelako, eta berrikuntzarekin eta iraunkortasunarekin konpromiso argia duelako.

 

Era berean, turismoa landa-garapenaren eta komunitatearen ongizatearen eragileetako bat den aldetik, aintzat hartzen ditu ekonomian, gizartean eta ingurumenean konpromiso jasangarriak dituzten herriak.

 

2023ko edizioan, TMEko kide diren 72 estatutako 260 herriren hautagaitzak aztertu dira.

 

Oñati Best Tourism Village 2023 izendatu zuten atzo, urriak 19, Samarcandan (Uzbekistan), OMTren Batzar Nagusiaren 25. bileran.

 

Oñati  2023ko Best Tourism Village

Oñati, Euskal Herriaren bihotzean dagoen herria, ondare eta kultur balio handiko turismo-lekua da, historia eta usadio askoren gordeleku eta ingurune natural aberatsa duena. Bertako kultura eta natura babesteko duten modua herriaren nortasunaren ondorioa da.

 

Gipuzkoako udalerririk zabalena da Oñati, eta Aizkorri-Aratz Natura Parkearen eremu menditsuan dago, Kantauri itsasotik kilometro gutxira eta Pirinio mendikatearen mendebaldean.

 

Arroiletako eta ibaietako urek zizelkatutako larreek eta mendiek paisaia zoragarria eskaintzen dute. Han dago Arrikrutzeko koba ospetsua, non aurkitu baitzuten haitzuloetako lehoiaren hezurdura ia oso bat. Europan, hura da animalia horren aztarnak topatu dituzten leku bakanetako bat.

 

Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa kalifikatuta dago, Monumentu Multzo kategoriarekin. Bertan sortu zen Euskal Herriko lehen Unibertsitatea, 1548an. Oñati, administratiboki, jaurerri izan zen lehenengo eta konderri ondoren. Oñatiko hirigune historikoa, beraz, ibilbide historiko baten emaitza da, ehunka urteko bizitza duen egitura baten emaitza.

 

Oñatiko biztanle gehienak hirigune historikoan bizi diren arren, lotura estua dute udalerriko 16 landa-auzoekin. Xarma berezia duten auzo horietan aipagarriak dira, besteak beste, auzoetako festak, antzinako baserriak, Santutegia edo ermitak.

 

Oñatin, ondare kultural eta naturala bertako jarduera etnologikoetan azaltzen da, tradizioetan, entretenimenduan edo aisialdian. Oñatin barrena ibilaldi bat eginez gero, gizakiak kulturarekin eta naturarekin dituen loturak ikusiko ditugu. Tradizioa aurrekoen pentsamendu jakintsuei eta legatuari esker mantentzen da. Gainera, ostalaritzak eskaintzen dituen produktuen bidez, bisitariek bertako sukaldaritzaz goza dezakete, txakolina, Idiazabal gazta eta txokolatea dastatuz.

 

Oñati ikustekoa da eta gozatzekoa. Kalitatezko tokiko zerbitzuak eskaintzen ditu komunitatean egindako lanari eta konpromiso publiko-pribatuari esker, baita garapen jasangarriarekin duten konpromisoari esker ere. 

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31