Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-JARDUNALDIAK

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila jardunaldi teknikoak antolatu ditu Saileko eta Itourbask Bulegoen sareko langileekin

" Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak aurkeztu ditu jardunaldiak "hazkunde eutsiaren eta iraunkorraren" alde egindako apustua gogora ekarriz " Lehenengo jardunaldia Turismo Bulegoen Euskal Sareari zuzendu zaio eta bigarrena Plan Estrategikoaren eta proiektuen "martxan jarriak eta etorkizunekoak" segimenduari.

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila bi egunetan bildu da Arabako Errioxan Itourbask Sareko Turismo Bulegoetako lana partekatzeko, baita turismoko jardute-lerroak, etorkizuneko proiektuak eta 2017-2020 Estrategikoaren segimendua ere.

Turismo Bulegoen Euskal Sareak informazio turistikoko zerbitzu publiko bat eskaintzen du. Zerbitzu horrek, kasu askotan, helmugak bisitariarekin izaten duen lehenengo kontaktua adierazten duenez, berebiziko garrantzia du betetzen duen zereginak. Gaur egun, 50 bulegok osatzen dute sarea eta bertako langileak Eltziegon bildu dira, urteko prestakuntza-plana dela-eta, eta “Etorkizuneko bulegoa” azterlanaren aurkezpenera bertaratzeko; azterlan hori Turismo Graduko Deustuko ikasleek egina da.

Sailburuak bigarren jardunaldiari hasiera eman dio, Plan Estrategikoaren segimenduari eta Saila lantzen ari den eta martxan jarriko dituen proiektuei eskainitakoari. Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak hasi ditu ponentziak, Turismoaren Euskal Estrategia testuinguruan kokatuta eta etorkizunean begirada jarrita, iraunkortasunaren ikuspegitik, betiere.

Bere aldetik, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurrok Plan Estrategikoaren segimendua aztertu du. Ekintzen balorazioan egindako lanak nabarmentzen duenez, haietatik asko fase aurreratuan edo amaierako fasean daude; beraz, betearazpen “on" baten erakusgarri bat da Saileko arduradunentzat. Planaren ondorioak honela laburbiltzen dira: iraunkortasunean aurrera egitea, ONUren Garapen Iraunkorrerako Helburuekin koherentzian; turisten fluxuen oreka bultzatzen jarraitzea eta sektorearen digitalizazioa eta lehiakortasuna.

Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán, lerro estrategikoei dagokienez, Euskadiren sustapen turistikoan oinarritu da. Zentzu horretan, hor dugu sortu berri den Saretour Turismoaren Euskal Sarea, euskal sektore turistikoaren elkarraldirako eta koordinaziorako foro bat izateko asmoz jaioa. Sareak sustatu egiten ditu enpresen arteko elkartzeak edo taldekatzeak elkarrekin batera proiektuei ekiteko, eta bultzatu egiten du lan-taldeen eraketa enpresen eta entitate asoziatiboen lehiakortasuna hobetzen aurrera jarraitzeko.

Gai horiek ez ezik, turismoaren antolamenduaren oraingo egoera ere aztertu da, erabilera Turistikoko Etxebizitzen eta Gelen Dekretuak eta Establezimendu Turistikoen Erregistroarena indarrean sartzen direnetik.

 

 

.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30