Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Sonia Pérez Ezquerra sailburua: "Nahi dugun turismo-ereduan elkarrekin lan egiteko aukera daukagu, Espainia marka indartuz komunitatearen eta sektorearen onerako"

" Euskadik parte hartu du gaur, CONESTUR- Espainiako turismo batzordearen bileran, turismo sektorea bultzatzeko plana aurkeztu den bileran, Pedro Sánchez Espainiako presidentea buru izan dela. " Erkidego Autonomoak ordezkatuz, Euskadik oso positibotzat jo du bultzada plan hau Espainia marka eta helmuga indartzea guztiz beharrezkoa den unean.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak parte hartu du CONESTUR-Espainiako turismo batzordeko kideekin izandako bileran, Kanariar Uharteekin batera EE.AA ordezkatuz. Bileran, Pedro Sánchez presidenteak turismo sektorea bultzatzeko plana aurkeztu du Nadia Calviño presidenteordearekin eta Arancha González, José Luis Ábalos, Reyes Maroto, José Manuel Rodríguez Uribes eta José Luis Escrivá ministroekin batera.

CONESTUR Industria, Merkataritza eta Turismo ministeritzako aholkularitza erakundea da eta arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarrizketak, partaidetza eta lankidetza-foro baten moduan sortu zen. Sailburuak lankidetza kutsu hau azpimarratu nahi izan du “garrantzitsua da interakzio publiko-pribatuko eredu hobetuetan, balioetan eta turismoaren kode etikoetan lan egitea, azken helburua turismo jasangarria eta iraunkorra dela ez ahazteko”, azalduz.

Ildo horretatik, Sonia Pérez Ezquerrak kogobernantza hori eta Espainiako Gobernuaren lidergoa defendatu ditu, funtsezkoa baita Autonomia Erkidegoekiko koordinazioan, baita COVID19-arekin zerikusia duten neurriak eta protokoloak ezartzean erantzun goiztiarra ematea ere.

“Autonomia-erkidegoek gureganako arreta handia izan dugu emandako informazioarekin, protokoloekin eta bilera sektorial guztiekin, bereziki Reyes Maroto ministroaren lanarekin; izan ere, beti aurkitu izan dugu ministro hartzaile bat, konprometitua eta sektore turistikoaren behar eta itxaropenengatik entzute aktiboa duena”.

Etengabeko elkarrizketa hori oso garrantzitsua izan da “Autonomia Erkidegoek eredu turistiko oso deberdinak ditugun” agertokian eta “hori aukera bat da sortzen duen aberastasun eta aniztasunagatik”. Hain zuzen, azpimarratu du, “turismo-industria deslokalizatu ezin den bakarretako bat da, eta, beraz, balio erantsi handia ematen du”.

Euskadi, une honetan, helburu-marka seguruaren sustapen- eta proiekzio-fasean dago. “Bi aldiko estrategia landu dugu: erresistentzia eta berraktibazioa. erresistentzia-etapa igaro dugu dagoeneko, eta, orain, suspertze-fasean gaude, turismo-sektoreari laguntzeko plan espezifiko honen barruan; Autonomia-erkidegoetatik oso positibotzat joten dugun plana, izan ere, ekonomia suspertzeko neurriak, likidezia eta kaudimena, lehiakortasunerako eta dinamizaziorako hainbat laguntzarekin, baina zati handi bat produktu turistikoa sustatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko, eta Espainia marka helmuga seguru gisa indartzeko ere bada”.

“Covid-ak gure bizitzak aldatu ditu, baina orain aukera ezin hobea dugu gure herriarentzat nahi dugun turismo-ereduan epe ertain eta luzean begiradarekin lan egiteko. Gero eta profesionalizatuagoa eta are kalitate handiagokoa den eredu eta sektore batera eramango gaituzten oinarriak finkatu behar ditugu. Horretarako, funtsezkoa da sustapena helmuga seguru gisa kudeatzea, baina baita lehiakortasunaren, prestakuntzaren eta digitalizazioaren alderdi garrantzitsuak ere. Autonomia-erkidegoetatik eta Ministeritzarekin batera lantzen ditugun alderdiak eta plan honetan jasotzen dira” amaitu du sailburuak

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30