Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPENA

REPSOL gidak Euskadi eta Hemingwayri buruzko erreportaia argitaratuko du

" Bere heriotzaren 60. urteurrenean, egun hauetan idazle iparamerikarrak maiz bisitatu eta "Hemingway Basque Route" ibilbide turistikoaren barruan dauden tokietako batzuetatik ibiliko dira.

1 / 6

Alfredo Merino kazetaria eta Marga Estebaranz argazkilaria, freelance eta Repsol Gidako ohiko kolaboratzaileak Euskadin dira atzodanik, Ernest Hemingway idazle eta kazetari estatubatuarra izandako tokietan zehar bidaia bat egiteko, idazlearen heriotzaren 60. urteurrean. Eta hainbat erreportai egingo dituzte idazleak Euskadirekin zuen harremanari buruz, aipatutako gidaren “Viajar” sailerako, “The Hemingway Basque Route” izeneko ibilbide turistikoan oinarrituz. 6 etapako ibilbidea da hau, Literaturako Nobel saridunak joan den mendeko hogeiko hamarkadan maitemindu eta bizitza osoan zehar maitasun horri eutsi zion lurralde horietara egindako bidaiak irudikatzen dituena.

Repsol Gidako bi kolaboratzaileek ez dute ibilbide guztia egingo, naturari, kulturari eta gastronomiari lotutako aipagarrienak baizik. Gainera, egungo baliabideei buruzko informazioa ere bilduko dute hedabide digital ezberdinetan argitaratzeko.

Merino eta Estebaranz atzo iritsi ziren Donostiara eta Euskadin hilaren 15era arte egongo dira, hiriburu gipuzkoarraz gain, Pasaia, Hondarribia, Txingudiko Badia, Zumaia, Eibar, Urdaibai, Gernika, Mundaka, Bermeo eta Bilbon ere, izango dira.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30