Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPENA

Proposamen berri batek Araba "segurtasunez eta jendetzarik gabe" ezagutzera gonbidatzen du bertako gaztelu eta dorreen bitartez

" Lurraldea "deskubritzea eta birdeskubritzea" planteatzen du 17 gotorleku eta multzo monumental erreferentziatzat hartuta " Oraingo argazkiak eta joan den mendekoak elkartzen ditu harri bitxi horiek gaurdaino iraunarazten lagundu duten arabarrei esker ona erakutsiz " Cristina González: "Mugikortasunak eta berekin dakartzan aisia-aukerak bateragarri izan behar dute zuhurtzia eta erantzukizun indibidualarekin. Pandemian jarraitzen dugu eta zuhur jokatu behar dugu beraz" " Javier Hurtado "Erakundeen arteko eta sektoreekiko lankidetza funtsezko bidea da gobernantza hobeago baterako. Eta horren erakusgarri dugu Arabako Gazteluen eta Dorreen gida, baterako sustapen-lanetik bultzatzen duguna, Euskadiri aniztasun eta kalitate handiagoa ematearren bere eskaintza turistikoan".

Gida berri batek gonbidatu egiten ditu arabarrak eta bisitariak Araba “deskubritzera eta birdeskubritzera”, eta “segurtasunez eta jendetzarik gabe”, bere ondare historiko joriaren bitartez eta, zehazki, Erdi Aroko bertako gazteluak, gotorlekuak eta ondare monumentalak erreferentziatzat hartuta. Lurraldea bisitatzeko bidaiariak erakartzea da proposamen honen helburua, betiere geografian zehar banatuta, baliabide eta leku jakin batzuetan soilik kontzentratu gabe.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foru diputatu Cristina Gonzálezek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok gaur aurkeztu dute proposamen hau, ondoko hauek osatua: 88 orriko gida zaindu bat, 17 gaztelu, dorre eta multzo monumentalak lokalizatzen dituen mapa bat, eta audio-gida labur bat, sare sozialetan sustatu eta hedatzeko.

Gonzálezek azaldu duenez, “arabar askorentzat oporrak datozen asteetan hasiko direla kontuan hartuta planteatzen dugu proposamen hau, baita goi-denboraldiaren hasiera delako ere, Lurralde Historikoko hoteletan eta landetxeetan izango diren sarrerak eta ostatu-gauak aintzat hartuta. Gainera, jabetuta gure aisialdiak bateragarria izan behar duela zuhurtziarekin eta erantzukizunarekin”.

“Aurrerapauso handiak eman ditugu txertaketari esker, baina pandemiak gure artean jarraitzen du eta arreta- eta segurtasun-neurri guztiak betetzen jarraitu behar dugu”, gaineratu du.

Javier Hurtado sailburuak azpimarratu egin du zuhur jokatu behar dela eta nabarmendu egin du lankidetzak duen garrantzia “ezinbesteko bidea baita gobernantza hobeago baterako, alderdi bikoitz batean: batetik, gure sektoreari lagundu ahal izateko eta gure helmugak egokiro eta koordinazioz sustatzeko formula gisa. Eta, bestetik, gure instituzioak indartzeko modu bat da zerbitzu hobeago bat eman ahal izateko, lurraldeen hobekuntzan eta tokiko garapenean inpaktua izango duten baterako proiektuak bultzatuta. Eta horren erakusgarri dugu Arabako Gazteluen eta Dorreen gida, baterako sustapen-lanetik bultzatzen duguna, Euskadiri aniztasun eta kalitate handiagoa ematearren bere eskaintza turistikoan”.

“Arabako gazteluak eta dorreak” gida da proposamenaren oinarrizko elementua; oso argitalpen zaindua, ia 90 orrikoa, guztira 17 baliabideren historiari eta ezaugarriei buruzko informazioa eta kalitatezko argazkiak eskaintzen dituena:

  • Hiru gaztelu/gotorleku: Portillako gaztelua, Lanoseko gaztelua Ozion eta Gebaratarren gaztelua.
  • Bost defentsa-dorretxe: Varonatarren dorrea, Abade-dorrea Laguardian, Mendoza dorrea, Murga dorrea eta Orgaz dorrea.
  • Eta bederatzi multzo monumental: Laguardia, Agurain, Antoñana, Kexaa, Artziniega, Labraza, Urizaharra, Santikurutze Kanpezu eta Vitoria-Gasteiz.

Gidaren balio gehigarria hauxe da, gaztelu, dorre eta multzo monumentalen oraingo argazkiak ez ezik, joan den mendeko argazkiak ere jasotzen ditu, Arabako Artxibo Historikoak eskainiak. “Keinu bat da gure lehenaldiari, oroimen-ariketa bat, eta harri bitxi historiko eta monumental hauek gaurdaino iraunarazten lagundu duten arabar guztiei erakutsi nahi diegun esker ona”, adierazi du Cristina Gonzálezek.

Mapa zabalgarria

Mapa zabalgarri batekin osatzen da gida, zeinak geografikoki kokatzen duen 17 baliabide horietako bakoitza, eta QR kode bat du argitalpen osoa mugikorretan deskargatzeko, paperezko bertsioa erabili beharrik izan gabe. Bi materialak, gida eta mapa zabalgarria, Arabako turismo-bulego guztietan daude eskuragarri. Bestetik, formatu elektronikoan deskarga daitezke www.alavaturismo.eus turismo-atariaren bitartez.

Proposamen honek planak nahierara diseinatzeko aukera ematen du —egun batekoak, bikoak edo gehiagokoak— Araba bere osotasunean eta joritasunean zeharkatu eta ezagutzeko, gida honetan bildutako gazteluak, defentsa-dorreak eta multzo monumentalak Arabako ia eskualde guztietan zehar baitaude banatuta. Hala, Araba bisitatzen dutenak Lurralde Historikoko baliabide turistiko eta leku desberdinetan modu orekatu batean bana daitezen lortu nahi da gida honekin. 

Gainera, gidako baliabide guztiak modu seguru batean bisita daitezke aire zabalean, eta haietaz gozatu, zeren eta gehienak oso naturagune ederretan baitaude kokatuta; aire garbia arnasteko eta bista zoragarriez gozatzeko aukera paregabea, beraz.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31