Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO AKTIBOA

Plazaolako Bide Berdearen kudeaketa aztergai gaur Andoainen

" Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-en bidez, baliabide hau erabiltzen duten txirrindularien profilari buruzko eta mugikortasun eta garapen turistikoari buruzko ikerketak aurkezteko lan-jardunaldian parte hartuko du

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako lan-jardunaldi batean parte hartuko du gaur goizean, Plazaola-Leitzaran Bide Berdearen kudeaketa-ereduari buruz,

Bide berdearen kudeaketan inplikatutako ezin besteko eragileak daude deituta, Leitzarango bisitarien Zentroan, Andoainen, Rafaela Romero foru diputatuak irekiko duen ospatuko den jardunaldira.

Jardunaldiak Plazaola-Leitzarango Bide Berdearen kudeaketa-ereduari buruz hausnarketa egin eta lan egin nahi da, bere garapena, hedapena eta interesatutako eragile guztien arteko lankidetza hobebetzeko asmoz.

Jarraian, Bizibiziki enpresak Plazaolari buruzko bi ikerketa aurkeztuko ditu: bat, bide hau erabiltzen duten txirrindulariei buruzkjoa eta bestea, bere mugikortasun eta turismo-garapenari buruzkoa. Bere aldetik, Basquetour-ek “Vasco-Navarro”-aren Bide Berdean egindako lana azalduko du. Eta azkenik, taldeko lanaren ostean, topaketaren emaitzak emango dira ezagutzera.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31