Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BERRIKUNTZA

Parte-hartze eta gogobetetze handia Basquetourreko prestakuntza teknologikoetan

Sektore turistikorako berrikuntza eta gaitasun digital espezifikoei buruzko ikastaroak SPRIrekin lankidetzan antolatu dira.

Aurten, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak SPRIrekin lankidetzan euskal turismo-sektoreari zuzendutako berrikuntzari eta gaitasun digitalei buruzko prestakuntzek oso harrera ona izan dute.

Online eta aurrez aurreko ikastaroek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola enpresen online irudiari aplikatutako berrikuntza, zibersegurtasuneko gomendioak, Google Analytics eta ohiko barnetegi teknologikoa. Guztira, 12 formazio eskaini dira, horietatik 9 online, bakoitzak 15 partehartzailerekin, eta kopuru hori 20ra handitu behar izan zen, ahalik eta gehien, lortu duten onarpen handiagatik.

Era berean, aurten sektoreko enpresentzako plazak eskaini dira, beren-beregi turismoari buruzkoak ez diren 21 online prestakuntzatan, sare sozialekin, marketinarekin eta produktibitatearekin lotutako gaiei dagokienez. Gehien eskatu den ikastaroa TicketBai fakturazio-sistema berriari buruzkoa izan da.

Online prestakuntzen batez besteko balorazioa 10etik 8,61 izan da, eta aurrez aurrekoena 9,64.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30