Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

Otsailean igoera garrantzitsuak sarreretan, gaualdietan eta plazakako okupazio-mailan, baina jaitsiera eguneko eskainitako plazetan

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko otsaileko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien eta urteko lehen bi hilabeteetako metatuaren azterketa laburra egin du, eta araututako ostatu turistikoen guztizkoari buruzkoa.

 

Hau Behatokiak hilero egiten duen azterketa da eta honako emaitzak ditu:

  • 2024ko otsaila igoera garrantzitsuekin sarreratan itxi da, + %7,4 (260.349), gaualdietan, +%3,6 (501.178) eta plazakako okupazio-mailan, + % 3,4 (%28,47). Baina emaitza positibo hauekin batera, eguneko eskainitako plazen beherakada ere ikusten da, -%1 (48.371)

  • Aterpetxeak dira eskariaren eta eskaintzaren adierazle guztietan gora egin duten bakarrak. Hotelek gora egin dute turisten eta gaualdien kopuruetan baina behera egin dute plazakako okupazio-mailan eta egunekoan ere, gutxiago eskaintzen dute. Kanpinek emaitza negatiboak dituzte adierazle guztietan, gaualdietan izan ezik. Apartamentu turistikoek behera egin dute gaualdi kopuruan eta okupazio mailan, baina gora egin dute sarreretan eta plaza gehiago eskaini dute. Azkenik, landa-turismoan, otsaila beheradakin ixten da eskariaren eta eskaintzaren adierazletan, plazakako okupazio-mailan izan ezik.

  • Donostia da eskaintzaren eta eskariaren adierazleetan hazkundeak dituen helmuga bakarra. Bilbok, aldiz, okupazio-maila mantendu du baina beherakadakin eskainitako plazetan eta gaualdietan. Euskal Kostaldean gora egin dute eguneko plazen eskaintzak, turisten kopuruak eta gaualdien kopuruak, baina hemen ere arean behera egin du okupazio-mailak. Euskadiren barnealdean positibo bakarra plazakako okupazio-maila da. Eta, Arabako Errioxan, behera egin dute eskaintza eta eskariaren adierazle guztiek.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Otsaila

  • 10 turistatik ia 7 Estatuko gainontzeko erkidegoetakoak dira eta nazioarteko merkatuak % 11ko urte arteko hazkundea izan du, eta otsaileko kuotarik altuena lortu du, % 34.

  • 10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatu bakarra dago, Frantzia, hirugarren postuan. Bisitari-kopuruan behera egin duten merkatu igorleak barneko merkatua (Euskadi), Gaztela eta Leon eta Andaluzia dira. Gau-kopuruan jaitsi direnak barneko merkatua (Euskadi), Andaluzia eta Aragoi dira.

  • Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%14,6), barneko merkatua (Euskadi) (%14), Frantzia (%11,2), Katalunia (%7,9) eta Gaztela eta Leon (%4,7).

 

2024ko Urtarrila-Otsaila metatua

  • 2024ko, urtarrileko eta otsaileko metatuak igoera handiak izan ditu sarreretan, +%5,8 (483.672), gaualdietan, +%4 (947.286), eta plazen okupazio-mailan, +%3,4 (% 26,00). Baina eguneko eskainitako plazak %-0,7 jaitsi dira (46.955).

  • Apartamentu turistikoek gora egin dute, bai eskariaren adierazleetan, bai eskaintzaren adierazleetan, plazen okupazioaren beherakada txikia izan ezik. Hotel-establezimenduek gora egin dute eskariaren adierazle guztietan, baina plaza-eskaintzak behera egin du. Landa-ostatuek behera egin dute eskariaren eta eskaintzaren adierazle guztietan. Kanpinek emaitza negatiboak dituzte plazen okupazio-mailari dagokionez, baina turisten eta gaualdien kopuruetan gora egin dute. Aterpetxeek igoera handiak izan dituzte eskariaren adierazleetan, baina jaitsi egin dira eskainitako plazetan.

  • Vitoria-Gasteiz eta Donostia dira eguneko eskainitako plazak gehitu dituzten helmuga bakarrak, eta eskariaren adierazle guztietan ere gora egin dute. Bilbok, aldiz, gora egin du okupazio-mailan, baina behera egin du sarreretan, gaualdietan eta eskainitako plazetan. Euskal Kostaldeak gora egin du turisten eta ostatu-gauen kopuruan, baita okupazio-mailan ere. Euskadiko barnealdeak plazen okupazio maila soilik itxi du modu positiboan. Eta, Arabako Errioxaren kasuan, jaitsi egin da eskaintzaren eta eskariaren adierazle guztietan.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Urtarrila-Otsaila metatua

  • 10 turistatik ia 7 Estatuko gainontzeko erkidegoetakoak dira eta nazioarteko merkatuak % 11ko urte arteko hazkundea izan du.

  • 10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko merkatu bakarra dago, hirugarren postuan dagoen merkatu frantziarra. Turisten kopuruak behera egin duten merkatu igorleak honako hauek dira: barne-merkatua (Euskadi) eta Andaluzia. Gau-kopuruan behera egiten duten merkatu igorleak honako hauek dira: barne-merkatua (Euskadi), Andaluzia eta Aragoi.

  • Rankingaren buruan daude, ordena honetan: barneko merkatua (Euskadi) ( % 14,9), Madrilgo Erkidegoa ( % 14,4), Frantzia ( % 10,7), Katalunia ( % 7,7) eta Gaztela eta Leon ( % 4,5).

 

Informazio gehiago: Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30