Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Ostiral honetan Expovacaciones-ek ateak irekiko ditu

BEC-ek turismoaren euskal azoka hartuko du eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eskaintza osoari buruzko stand batekin parte hartuko du. Euskal gastronomia standaren protagonista izango da asteburuan.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Expovacaciones azokan parte hartuko du BEC-en, hilaren 4tik 6ra arte, Euskadiren turismo azoka bilduko duen stand batekin.

Stand-a sustapen eguteko lehen azoka den Madrilgo FITUR-en aurkeztutakoaren adaptazioa da eta hiru erakus-mahai izango ditu Euskadiren eskaintza orokorrari buruzko informazioarekin, 3 hiriburuei buruzkoa eta jomugaren gainontzeko eskaintzari buruzkoarekin: Euskal Kostaldea, Arabako Errioxa eta Gure Mendi eta Haranak, hurrenez-hurren.

Standak ekintzetarako gune bat ere eukiko dau eta bertan “5 zentzumen” jomugaren sustapenerako bideo berria erakutsiko da, besteak beste. Gainera, Bizkaia Zubiaren 125.urteurrena dela-eta, honen argazki bat Lauaxetaren olerki batekin eukiko du.

Irisgarritasuna, jasangarritasuna eta bererabilketa dira espazioaren diseinua eta eraiketaren sustraietariko batzuk.

Asteburuan, standean ekintza gastronomikoak egongo dira:

  • Ostiral arratsaldean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.
  • Larunbat goizean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.
  • Larunbat arratsaldean: Idiazabal gazta-dastaketak Gazta Kofradiaren eskutik.
  • Igande goizean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30