Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Ospatu da "Club Ecoturismo en España" klubaren 8. Mintegi iraunkorra

" Mintegia, ekoturismo klubari atxikitutako 18 helmugetako erakunde kudeatzaileek eta enpresa-ordezkariek parte hartu zuten, besteak beste, Euskadik, eta baita, sartzeko prozesuan dauden beste 7 helmugek, Turespañak eta 17 elkarte autonomoetako planifikazio eta turismo-sustapenetako ordezkariek ere.

Aurreko astean ospatu zen Club Ecoturismo en España klubaren mintegi iraunkorraren zortzigarren edizioa, Turismoko Estatu Idazkaritzak, Ecoturismo en España elkarteak eta Parke Nazionaletako erakunde autonomoak antolatuta. Mintegia urtero ospatzen da Segobian eta Klubari atxikitutako helmugen sarearen eztabaidarako eta lanerako tokia da, Estatuan ekoturismo produktua suspertzen jarraitzeko helburuarekin.

Club Ecoturismo klubaren 8. Mintegia aurten guztiz onlinekoa izan da azaroaren 11an eta 12an eta arrakastatsua, Klubari atxikituta dauden 18 helmugetako erakunde kudeatzaileek eta enpresa-ordezkariek eta atxikitzeko bidean dauden beste 7k parte hartu ondoren

Bi egunetan, parte-hartzaileek COVID19aren aurrean, ekoturismoaren egungo egoerari buruzko dituzten iritziak eta bakoitzak bere lurraldean dituen etorkizuneko aukerak partekatu dituzten. Gainera, euren premiak mahai gainean jarri dituzte eta produktu hau mundu mailan, turismo-eta ingurumen-administrazioekin modu bateratuan bultzatzeko irtenbide partekatuak proposatu dituzte, hau guztiz beharrezkoa baita ekoturismo produktua natura-eremu babestuetan era egokian planifikatzeko eta kudeatzeko.

 

Horrez gain, karbono-aztarnaren kudeaketa eta atxikitako enpresek biodibertsitateari egiten dioten ekarpena aztertzeko lan-saioa antolatu da. Ildo hori Club Ecoturismo en España elkarteak garatu nahi du enpresentzat tresna komun eta erraz baten bidez, eta dibulgazio-saioa egin nahi du produktu horretan interesa duten tokiko erakundeekin eta lurraldeetako elkarteekin.

 

Zortzigarren Mintegi Iraunkorraren emaitzak laster argitaratuko dira CENEAMen web orrian:

https://www.miteco.gob.es/es/ceneam/grupos-de-trabajo-y-seminarios/club-ecoturismo-en-espana/default.aspx

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30